- Homosexualitatea eta euskal literaturaz ariko dira Donostian
- Berria, 2007-06-20
EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak antolatuta, “Homosexualitatea, lesbianismoa eta euskal literatura” izeneko mahai ingurua egingo dute, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Mahai-inguruan honako idazle hauek hartuko dute parte: Aitor Arana, Juanjo Olasagarre, Anjel Erro, Itxaro Borda eta Rikardo Arregi. Datorren ekainaren 28an ospatuko den Gay eta Lesbianen Askapenerako Nazioarteko Eguna dela antolatu dute ekitaldia.
No comments:
Post a Comment