2007/06/13

> Laburrak: Ekitaldiak > "HOMOSEXUALEN CHE" DEITURIKOAREN HISTORIA

  • 'Homosexualen Che' deiturikoaren historia
  • Berria, 2007-06-13 # Erredakzioa · Donostia

“Beste amodioak... beste garaiak” zinema zikloa antolatu dute Garaipen emakume etorkinen elkarteak, Medeak eta EHGAM erakundeek. Sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten dokumentalak emango dituzte gaur eta bihar Donostian. “El Che de los gays” filma ikusi ahalko da gaur. Víctor Hugo Robles Txileko ekintzaile homosexualaren historia kontatzen du. Ekintza deigarriak egin ditu Roblesek, gayen, lesbianen eta trabestien eskubideen alde. Askok gaitzetsi egin dituzte haren ekintzak, Txileko futbol selekzioaren elastikoa edo ikur erlijiosoak erabili dituelako. Arturo Alvarezek zuzendu zuen filma, 2004. urtean. Bihar, Andaluziako (Espainia) gay, lesbiana eta transexualen mugimenduaren historia jasotzen duen “La Casa de las Sirenas" dokumentala emango dute, lehen aldiz, Euskal Herrian.

  • Zinema. 'Beste amodioak... beste garaiak' zikloa.
  • Non: Amara Berriko kultur etxea, Donostia.
  • Noiz: Gaur eta bihar, 19:00etan.

No comments: