- Homosexualitatearen «historia ikusezina» agerian
- 'Homosexualak historian' erakusketan hainbat homosexual ospetsuren biografiak bildu ditu Gehitu elkarteak
- Irutxuloko Hitza, 2007-06-28 # Nagore Irastorza
Gaur da Gay, Lesbiana eta Transexualen Nazioarteko eguna. Aldarrikapen egun honetan, beren eskubideak errespetatzeko eskatzen dute gay, lesbiana eta transexualen kolektiboek. Egun honekin bat eginez, historian barrena ezkutuan egon den homosexualitatea agertarazi nahi du Gehitu elkarteak. Horretarako, Homosexualak historian erakusketa antolatu du. Bertan, historiako hainbat homosexual ospetsuren biografiak bildu dituzte, 26 paneletan.
Koldobike Mujika eta Sergio Iñiguez Gehituko kideek erakusketaren nondik norakoak azaldu zituzten. Homosexualitatea normalizatzeko bidean erakusketa egitea interesgarria iruditu zitzaien. «Homosexualitatea ezkutuan gorde da historikoki, eta justizia egin nahi diogu ikusezina izan den egoera bati». Honekin batera, gazteek erreferentziak izatea eta gaia normalizatzea nahi dute. «Gazte horiek homosexualak badira, idazle edo musikariez gain, hainbat pertsona ospetsu homosexualak izan direla ikus dezaten nahi dugu».
Erakusketarekin ez dute homosexualitatea lau haizetara zabaldu nahi, «bere lekuan jarri baizik».
- 26 panel
- 13 emakumezko eta 13 gizonezkoen biografiak bildu dituzte erakusketan; Kristo aurreko VI. mendetik hasi eta gaur eguneraino. Safo poeta, San Agustin, Socrates, Oscar Wilde, Federico Garcia Lorca, Jacinto Benavente, Martina Navratilova edo Terenci Moix, besteak beste.
- Pertsonaiak aukeratzeko orduan, hainbat zailtasun izan dituzte Gehitukoek. Esaterako, emakumeak aurkitzea zaila izan da «kultura ikuspuntu matxista batetik idatzia dagoelako». Bestetik, Erdi Aroko pertsonaia homosexualik ez dute topatu.
- Erakusketa Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian izango da ikusgai, ekainaren 18tik uztailaren 14 arte.
No comments:
Post a Comment