- Irunen alarde bakar, publiko eta mistoa izatearen alde agertu da Aralar
- San Martzial egunean ustez bikotekideak zauritu zuen emakumea Bidasoa ospitaletik atera eta etxean da
- Berria, 2009-07-02 # Erredakzioa . Donostia
Liskarretan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ere esku hartu zuten, eta alarde parekideko kideen hitzetan, udaltzainek gogor eraso zieten. Irungo Udalak zein bestelako instituzioak «normaltasun itxura saldu» nahi izan dutela salatu du Abrilek. Irungo Udalari eskaera egin dio: «Emakumeen aurkako erasoei aurre egiten lidergoa har dezala, urte gehiegitan luzatzen ari den gatazka konpontzeko». Etorkizunean egin beharreko urratsen inguruan, berriz, emakumeen aurkako erasoak alde batera utzi eta jaietarako «alarde bakarra, publikoa eta mistoa» egiteko eskatu dio Irungo Udalari Aralarrek.
Eraso egin zioten andrea, onik
Irunen, San Martzial egunean bikotekideak eraso bide zuen emakumea etxean da; ia bi egun pasatu ditu Bidasoa ospitalean (Hondarribia). Ustezko erasotzaileak botila hautsi batekin zauritu zuen lepoan eta buruan. Zauri hori dela eta, tendoi batean ebakuntza egin behar izan diote, baina, Osakidetzak jakinarazi duenez, «oro har, ongi dago emakumea».
Herenegungo eraso sexista gaitzetsi eta salatu dute instituzio publiko, alderdi politiko eta herri mugimenduko hainbat eragilek. Hala nola Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriarako Zuzendaritzak, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidentziak, PSE-EEk, EBk, EAk, Aralarrek eta Bilgune Feministak. Bilgune Feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek Irunen. Azkenaldian herrian izandako erasoak salatu zituzten, eta, era berean, Irungo Udalari emakumeen aurkako indarkeriaren aurka neurri zehatz eta eraginkorrak hartzeko eskatu zioten.
No comments:
Post a Comment