- Homofobiaren aurka elkarretaratu dira Gasteizen
- Zinpekoen epaimahai batek Galizian bi gazte gay hil zituen gizona absolbitu izana salatu du EHGAMek
- Berria, 2009-03-08 # Erredakzioa • Gasteiz
EHGAMeko kide batek azaldu zuenez, epaitutako gizonak aitortu egin zuen hilketa; bi gazteei 57 labankada eman zizkiela eta ondoren etxeari su eman ziola azaldu zuen. Ordea, zinpeko epaimahaiak absolbitu egin zuen akusatua, hilketa horiek «eraila edo bortxatua» izateko «gaindiezinezko beldurrak jota» eta «bere buruaren defentsan» egin zituela argudiatuta.
Erabaki hori gogor salatu zuen EHGAMek atzoko protestan. Taldearen irudiko, «epai horrekin, epaimahaiak erailketa homofoboak babesten eta justifikatzen ditu, eta, era berean, zigor gabeko gorrotozko krimenei ateak irekitzen dizkie».
No comments:
Post a Comment