skip to main |
skip to sidebar
> Berria: Homofobia > BAIONAKO APEZPIKUAREN IRITZIA KRITIKATU DU LGP BIARRITZ ELKARTEA
- Baionako apezpikuaren iritzia kritikatu du Ligue [i.e. Lesbian] Gay Pride elkarteak
- Gara, 2009-03-12
Nicolas Sarkozyren Gobernuak proposatu aitamabitxien lege egitasmoaren inguruan Baionako apezpikuak bere iritzia plazaratu zuen larunba- tean, familiari «iraina» dela adieraziz. Marc Ailletek elizbarrutiko webgunean adierazitakoen aurrean Biarritzeko Ligue [i.e. Lesbian] Gay Pridek erantzun publikoa eman du apezpikuaren testua «onartezina» dela agertaraziz.Norberarenak ez diren haurrak hezitzen dituzten helduei eskubideak eta eginbeharrak eman nahi dizkie legeak. Apezpikuak sexu berdineko bikoteek haurrak adoptatzearen aukera ematea- ren kontra agertu da «bortizki».LGPk «sinismen giristinoa eta homosexualitatea» bateragarriak direla oroitu nahi izan dio Ailleti, «homosexualitatea eta aitatasuna eta amatasuna» bezala.
No comments:
Post a Comment