- Kaliforniako lehen politiko homosexuala heldu da zinema-aretoetara
- Sean Penn Harvey Bernard Milken azalean sartu da Gus Van Santek zuzenduriko film honetan.
- EITB, 2009-01-08
Sean Pennek "Mi nombre es Harvey Milk" filmean eginiko lanarengatik dramazko aktore onenaren Urrezko Globoetarako izendapena jaso du.
Dustin Lance Black Mi nombre es Harvey Milk filmeko gidoilariak 90eko hamarkadan entzun zuen lehen aldiz Harvey Milken izena. Urte batzuk beranduago, dokumental onenaren Oscar Saria eskuratu zuen The Times of Harvey Milk filma ikusteko aukera izan zuen. Gauza guztien gainetik Harvey Milki entzundako esaldi batek markatu zuen gidoilaria: ''Tokiren batean, baliteke Des Moinesen edota San Antonion gay gazte batek egunkari bat ireki eta homosexual bat San Franciscoko zinegotzi aukeratu dutela irakurriko du. Esperantza, mundu hobe bat eta etorkizun hobe bat badela pentsatuko du.'' Gidoilaria identifikatuta sentitu zen politikariaren hitzekin: ''Negarren hasi nintzen ni deskribitzen zuen mutil hori nintzelako eta nigan esperantza sortu zuelako. Gay komunitatearentzat oso momentu zailak ziren HIESaren krisia zela eta. Orduan jakin nuen berriz ere zerbait egitea beharrezkoa zela ikusi nuen, Milken mezura itzuli beharra zegoela.''
Filma datorren urtarrilaren 9an estreinatuko da Espainian.
No comments:
Post a Comment