- Hiesaren aurrean «erne» egoteko eskatu dute hiesaren aurkako taldeek
- GIB birusa garatzea errazten duten gaixotasunak bikoiztu egin dira azken bost urteetan
- Berria, 2008-11-28
Sexu harremanen bitartez kutsatzen diren hainbat gaixotasun -sifilia, gonokozia eta klamidiasia, besteak beste- gehitu egin direla ohartarazi du Mikel Martinek, EHGAM Euskal Herriko Gay-les Askapenerako Mugimenduko ordezkariak, Donostian atzo egindako agerraldian. Gonokoziari dagokionez, esaterako, azken hiru urteetan bikoiztu egin dira gaixotasun horren kasuak, 2003an bost pertsonak edukitzetik iaz hamar pertsonak edukitzera pasatu zen.
GIBaren inguruan egiten diren diagnostikoen %30 berandu egiten direla nabarmendu du Asier Lekuonak, Acasgi Hiesaren Kontrako Gipuzkoako Elkarte Hiritarreko kideak. Datozen urteetan kasu gehiago azalduko direla adierazi du.
Gehitu Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkarteko kide Sergio Iñigezek, administrazio publikoei eskatu die ez dezatela erabil krisi ekonomikoa hiesaren aurka lan egiteko zuzendua dagoen inbertsioa gutxitzeko.
Astelehenean, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, herritarrak elkarretaratzera deitu ditu Arritxu Marañon Donostiako Udaleko zinegotziak. Elkarretaratzea Teresa de Calcuta plazan egingo dute, 19:30ean.
No comments:
Post a Comment