- Durangoko Azokako kartelaz
- Berria, 2008-10-10 # aritz zabala · 2008ko Durangoko Azokako kartel lehiaketaren irabazlea
Hasteko eta ezer baino lehen Anjel Lertxundik egindako kritika eskertu nahi nuke, nire lanari erreparatzeagatik. Ondoren, kartelaren inguruko azalpen batzuk ematea gustatuko litzaidake, harrituta geratu bainintzen egindako erreferentziarekin.
Izenburua pertsonaia literario batean oinarritzen da besterik gabe, kasualitatez gizona dena. Irudiari dagokionez; alde batetik betaurrekoak neska batenak dira eta bestetik zergatik ikusi gizasemea txapelaren azpian denok badugu burua? Agian gizartean ikuspegi matxista sustraituta dagoelako? Ez al da hobe «feminismokerian» erori gabe, ezer ez dagoen lekuan bilatzeari utzi eta irudiek duten genero konnotazioa ezabatzea?
No comments:
Post a Comment