- Askatasun sexualaren egunarekin lotuta, erakusketa
- EHGAMen argazki bilduma ikusgai da egun hauetan Leidor antzokian; zine egitarau berezia asteburuan.
- Tolosaldeko Hitza, 2008-06-28 # Erredakzioa
EHGAM elkartearen Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurpegiak izeneko argazki erakusketa ikusgai da Leidor antzokiaren sarreran. Ekimen hau Udaleko Berdintasun sailak jarri du martxan. Izan ere, gaurkoa, Askatasun Sexualerako Eguna da. Bestalde, gai honekin lotuta, bi film izango dira ikusgai asteburuan. Alde batetik, gaur 17:30ean, Neil Jordanen Desayuno en pluton filma proiektutatuko dute. 22:30ean berriz, Ekachai Uekrongtham-en Beautiful boxer. Etzi ere film berak izango dira ikusgai, lehendabiziko saioa 19:30ean izango da, eta bigarrena berriz, 22:00etan.
Homofobia, oraindik ere arazo
EHGAMk 30 urtetik gora daramatza heterosexismoaren aurka egiten. Garaien arabera, egoera aldatuz joan da, baina homofobia oraindik ere arazo izaten jarraitzen du. Hau gaixotasun psiko-sozial gisa deskribatzen dute elkartekoek, non gorrotoa zaien homosexualei. Gauza bera gertazen da, lesbiana eta transexualekin. Gaixotasun hauek faxismo hitz generikoarekin ere ezagutzen dira, eta bata bestearen arteko gorrotoan oinarritzen da.
Leidorren, historian zehar nahiz gaur egun ezagunak diren pertsonaien esanak biltzen dira. Erakutsiz, oraindik ere «gaixotasun» hau askok pairatzen dutela.
- [Testuan HEGAM agertu zen]
No comments:
Post a Comment