- Iban Mayo elkarrizketatuko du Xabier Euzkitzek aste honetako "Kalaka"n
- Kastrazio kimikoari buruz hitz egin dio Aintzane Garairen nebak Inma Zabaleta kazetariari
- EITB, 2007-09-25
Frantziako Tourraz geroztik Iban Mayo txirrindularia guztion ahotan izan da. Saunier Duval taldeko kirolariak positiboa eman zuen uztailean eta ordutik hona ez du adierazpen publikorik egin. Xabier Euzkitzek ETB-1en gidatzen duen "Kalaka" saioan plazaratuko ditu bizitakoak, asteazkenean, gaueko hamarretan.
Kastrazio Kimikoa izango da aste honetako gai nagusia. Gaurkotasunari helduta aurreko asteburuan askatu berri duten Vald’Hebroneko bortxatzailearen kasua aztertuko dute kalakariek eta pil-pilean dagoen Sarkozyren proposamen politikoa ere izango dute mintzagai.
Arantxa Azurza abokatua, Markos Zapiain filosofoa, Amaia Vazquez sexologoa eta Xabier Gezala ertzaina platoan izango dira. Gonbidatu berezien iritziak entzuteko denbora ere izango da. Alde batetik, Jon Ander Bilbao psikiatra eta, bestetik, Ainhoa Arregi, Gipuzkoako Abusu Sexualak Jasandakoen Elkartekoa Miramonen izango dira zuzen zuzenean.
Bestalde, Inma Zabaleta erreportariak David Garai Aintzane Garairen nebaren iritzia jaso du kastrazio kimikoaren inguruan. Punta-puntako testigantzak, beraz, aste honetako "Kalaka"n, 22:00etatik aurrera.
No comments:
Post a Comment