- Faxismoari aurre egiteko jaialdira deitu dute urriaren 12an Donostian
- Datorren ostiralean, «España nación» lelopean, faxistek Donostian mobilizazioa egiteko asmoa dutela jakin ondotik, Gipuzkoako hiriburuko hainbat antolakundek ekimena prestatu dute egun horretarako, «faxismoaren aurka eta Euskal Herriaren alde egiteko».
- Gara, 2007-10-07
Ez da lehenengo aldia faxistek Euskal Herriko kaleak hautatzen dituztena beren aldarriak plazaratzeko, beren oihuak egiteko, eta beren ikur eta banderak erakusteko. Donostia aukeratu dute urriaren 12an mobilizazioa egiteko. Hori dela-eta, Gipuzkoako hiriburuko hainbat talde eta antolakunde elkartu dira ostiralean datozen horiei mezu argia igortzeko: «Euskal Herrian ideia faxistek ez dute tokirik». Izan ere, faxismoaren aurkako eta Euskal Herriaren aldeko jaialdia antolatu dute egun horretan Bulebarrean, 15.00etan.
«Herritar eta eragile guztiak deitzen ditugu espainiar faxistei Euskal Herrian ongietorriak ez direla azaltzera eta Euskal Herriaren aitortzaren, lurraldetasunaren eta erabakitzeko eskubidearen alde egitera», azaldu zuten atzo, Donostian bertan, emandako prentsaurrekoan. Bestelako aldarrikapenik ere egingo dute hitzordu horretan: justizia sozialaren alde agertuko dira, emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren alde, etorkinen eskubideen alde... «Herri aske eta justuago baten alde, alegia», gaineratu zuten.
Urriaren 12an, espainiar faxistek «Hispanitatearen eguna ospatzen» dutela gogorarazi zuten. «Ameriketako indigenen kontrako sarraskia hasi zuten duela 115 urte, eta gaur egun ere espainiartasuna horrela ospatzen dute. XXI. mende hasieran, inolako lotsarik gabe, genozidioa Espainiaren ikur bilakatu dute», salatu zuten agerraldian. Eta horren guztiaren ondorioa euskal herritarrek «larrutik ordaindu» dutela nabarmendu zuten. «Horrenbeste sufrimendu ekarritako horiek gu iraintzen jarraitzen dute».
«Espainia handia inposatzera»
«Espainiatik Euskal Herrira etorri, eta haien eskuin muturreko ideiak inposatu nahi dizkigute. `Espainia' deitzen duten horren batasuna, euskal herritarren borondatearen gainetik jartzen dute. 36an Francoren agindupean egin bezala, Espainia handi, aske eta batua inposatzera datozkigu. Euskal Herriaren eskubideak ukatzen dituen Espainia handia inposatzera datoz gurera», gaitzetsi zuten jaialdiaren antolatzaileek.
Baina, gehiago ere adierazi zuten faxismoaren aurkako eragile horiek: «Arraza batzuk besteen gainetik daudela defenda- tzen dute, etorkinak jazartzen dituzte, homosexualak erasotzen dituzte, ideia aurrerakoiak dituztenak gorrotatzen dituzte... Gure herria suntsitu nahi dute».
No comments:
Post a Comment