- LGTB elkarteek aldaketaren eragile izan nahi dute
- Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako eguna dela-eta heterozentrismoarekin bukatzeko eskatu dute
- Berria, 2009-05-14 # Jon Rejado • Gasteiz
Egungo sistema heterozentrista dela nabarmendu dute elkarteek, eta homofobiaren arazoa sortzen duela kritikatu dute heterosexualitatea ardatz duen sistema den neurrian. Lesbianek, homosexualek, transexualeek eta bisexualek sufritzen dituzte beldur eta aurreiritzi horiek, eta hori oinarritzat hartuta, sufritzen dutenek izan behar dute aldaketa eragileak.
Ideia hori aldarrikatuko dute maiatzaren 17an egingo diren ekimenetan. Aldarrikapen horrez gain Eliza Katolikoaren jarrera salatuko dute. Celestino Migliori Vatikanoko ordezkariak Nazio Batuen Erakundean egindako adierazpenak gogora ekarri dituzte, homosexualitatea ez despenalizatzeko eskatu zuen.
Hainbat ekimen
Maiatzaren 17a dela-eta hainbat ekimen antolatu dira Euskal Herrian. Maiatzaren 16an eskultura baten inaugurazioa egingo da, eta elkarretaratze nazionala deitu dute 18:30ean. Maiatzaren 17an bertan, manifestazioa egingo da Gasteizen, eta 12:30ean aterako da Babesgabetuen Andre Mari Zuriaren plazatik. Horrez gain Transfobia, lesbofobia eta homofobiaren aurpegiakerakusketa gaurtik aurrera ikusgai egongo da Gasteizko Hikaateneon.
No comments:
Post a Comment