2007/07/15

> Iritzia: Yolanda Elorriaga > ZAPALDUEN OLERKIA

  • Zapalduen olerkia
  • Berria, 2007-07-15 # Yolanda Elorriaga · Gernika

Ekainaren 29a, ostirala, San Pedro jaiak, askoren aldarte etsituarekin zerikusia izango ez duten arren.


BERRIAko portadan hiru titular nabarmen: gorengoa, Jose Antonio Sistiagaren aipu dotorea: «Benetako artelana eternoa da»; hurrengoa letra handienekin eta beltzenekin gai krudel etsigarri eterno bati buruzko goititulu ezin argigarriagoa, beste emakume baten hilketa iragartzen duen hauxe hain zuzen: «Hiru emakumetik bati ukatu egin zioten eskatutako babesa iaz EAEko epaileek»; eta orrialdearen behealdekoa beste hau: «Erabateko berdintasuna aldarri», gay, lesbiana eta transexualen Nazioarteko Eguneko mobilizazioari buruz.


Bai, zapalkuntzaren gaia gai eternoa da, eta gizakia existitzen denetik Eñaut Elorrietaren kantu ederraren moduko artelanen sortzailea dena, gizakiak bere buruaren defentsan sortzen duelako.


Eta bai, egia da, erabat traumatikoa da iraindu eta zapaldu zaituen hura jendearen bitore eta txaloen artean goratua dela ikustea.


Baina ez zait bakarrik niri gertatu, egunero gertatzen zaie Iraken edo hirugarren munduko miserian hiltzen direnei Bush eta mundu honetako beste agintariak euren hauteskunde kanpainetan bitore eta txaloen artean goratuak diren bitartean, eta egunero gertatzen zaie gure mundu modernoan genero indarkeria, bulling-a, mobing-a, edo beste mila zapalkuntza mota zahar jasan behar dutenei, kontu jakina baita mugagabeko botere gose basatia gizakiaren erroan dagoela, eta norberaren frustrazioa besteen zanpaketaz arintzearena primate guztien betiko ohitura zaharra baino ez dela.


Hirugarrenez idazten dut gai berari buruz, eta dagoeneko soberan dakit ez dudala ezer aldatuko. Ez dut itxaropen horrekin idazten, bizirik nagoelako baino.

2 comments:

michael.xabier said...

Yolanda, zuk idatzitako iritzia markatik fuerakoa da. Antzematen da olerkien munduan murgilduta urteak daramatzazuzela. Ez etsi eta jarraitu zure iritziak kaleratzen.

gorka eider said...

Yolanda, zuk idatzitako kritika eta iritzi potente honek zur eta lur utzi nau. Segi horrelako lanak egiten, zure pentsaera mundura zabal dadin.

Posdata: idazlan bezala, kritika oinarri duen lana egin dezakegu

Beste gabe, agur baro bat!!!