- Nafarroako Parlamentuak Transexualen Legea onartu du gaur
- Neurriak Ganberako alderdi guztien babesa jaso du UPNrena izan ezik. Hala, lege berriarekin, transexualek osasun publikoak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahalko dituzte.
- EITB, 2009-11-12
Hau da Estatuko erkidego batek honen gisako neurri bat onartzen duen lehen aldia, beraz, transexualen kolektiboarentzat oso urrats garrantzitsua da eskubideen eta tolerantziaren eremuan.
Nafarroa Bai alderdiak egin zuen lege-proposamena, eta gaur azpimarratu dutenez, legearen onarpena "aldarrikapen historiko baten amaiera biribila" da.
Horren harira, Jose Apaolaza NaBaiko parlamentariak azaldu du lege berriarekin, "Nafarroak leku berezia hartzen duela giza eskubideen mapan eta beraz, ortzadarra margotuko dutela.
Lege berriak, besteak beste, transexualen eskubideak biltzen ditu, hau da, jaiotzean jaso zuten sexuaren aurkakoa dutela sentitzen dutenena. Gauzak horrela, osasun zerbitzu publikora jo ahalko dute laguntza psikologikoa edota kirurgiarako dituzten beharrizanetarako.
Horrez gain; lan, hezkuntza eta justiziaren eremuan ere neurriak hartuko dira, era guztietako diskriminazioa saihesteko. Azken helburua; transexualen eskubideak errespetatu eta bermatzea.
No comments:
Post a Comment