2008/04/28

> Komunikatuak: Bizkaiko E28 Koordinakundea > BIZKAIKO E28 KOORDINAKUNDEA ETA MAIATZAREN 1.A

  • Bizkaiko E28 Koordinakundea eta maiatzaren 1.a
  • EHGAM-DOK, 2008-04-28 # Bizkaiko Ekainak 28 Koordinakundea

Bizkaiko Ekainak 28 Koordinakundetik (sexu askapenerako Aldarte, Bizigay, EHGAM, Euskal Hartzak, Hegoak, Mass Medeak eta Queer Ekintza taldeok osatuta dagoena) hurrengo hausnarketa hau helarazi nahi diogu gizarteari.


Sexu bereko bi pertsona elkarrekin ezkondu ahal izateko, ezkontza zibilaren legea moldatu izana, oso aldaketa garrantzitsua izan da gure gizartearentzat, duda izpirik gabe. Aldeaketa, ordea, era errealean baino, era formalean izan da. Hau da, legearen aldaketak homofobia gure antolamendu juridikoaren parte ez izatea lortu duela esan genezake, baina ez du inondik inora lortu homofobia gure gizartetik desagertaraztea. Egia esan, agerikoa da homofobia sozialak lehen zegoen maila berean jarraitzen duela.


Agian, gaur egun homofobia ez da horren nabarmena gizonengan (gizon diren aldetik, indatsuagoak baitira gure gizartean); bai, aldiz, bereziki ahulago eta babesgabeago dauden pertsonengan, hain zuzen ere, ume eta nerabe, etorkin, transexual eta emakumeengan.


Homofobiak guztiok ahulago gauden egora eta leku horietan jokatzen du, batez ere, krudelkeriaz. Eta zein da, gaur egun, edonor ahulago dagoen leku edota egoera? Lanpostua, jakina!


Lanpostua oso inguru bortitza da guztiontzat, baina are bortitzagoa gay, lesbiana eta transexualentzat. Ustez beraien sexualitatea askatasunez bizitzen duten lagunak, beraien lanean armairu hutsak direla konturatzentzen zara, halako batean. Eta hori zergatik? Bada sexu arrazoiengatik diskriminazio, eraso, eta mobbing-a eguneroko kontuak direlako: bai nagusiek bai, modu are mingarriagoan, lankideek beraiek ere egindakoak.


Gizon gayek zail dute lanpostuan. Emakume lesbianek gaizki pasatzen dute, benetan. Gainera, etorkinak badira, hura infernu gorria! Eta transexualak badira…Lana? Ze lana …?


Orain arte, sexu aukera ezberdinek eragindako diskriminazioaz oso gutxi kezkatu da langileen mugimendua, eta egin duenean ez du arrakasta handirik izan. Sexu askapenerako mugimenduak ere, geure aldetik, ez dizkiogu behar duen denbora eta kemena eman. Bai batzuek, bai besteok, beste "gudetan" genbiltzala esan liteke.


Baina hau aldatzeko garaia heldu da dagoeneko, zeren eta ez baitugu benetako berdintasuna izango gay, lesbiana edota transexual batek lanpostuan bere burua aske adierazteko aukera ez duen bitartean, besteek egiten duten modu berean.


Honegatik guztiagatik, dei bat egin nahi dizuegu denoi: enpresariei, sindikatuei, alderdi politikoei, gizarte mugimenduei eta hiritar guztioi, gatazka honetan parte hartzeko, lan postua guztiontzat gune librea izan dadin. Garaia da eta.


Agur bero bat, eta Maitzak bat zoriontzua guztiontzat

2008/04/16

> Iritzia: Gara > BARCINA, SINBOLO FRANKISTEN DEFENTZAILE SUTSUA

  • Barcina, sinbolo frankisten defendatzaile sutsua
  • Gara, 2008-04-16 # Ikusmira

Luze jo du Nafarroan sinbolo frankisten inguruko polemikak, eta luzeago joaraziko diote. 2003an sortutako Sinboloen Legeak Nafarroako udaletxeetatik ikurrina desagertzeko egina ematen zuen. Geroago, ordea, sinbolo frankistak kendu beharra biltzeko moldatu zuten. Nolanahi ere, ikurrinak ez bezala, sinbolo frankistek ez dute arazo handirik Nafarroako instituzio nagusiekin. Eta horiek tematuta dirudite esandako legea ikurrinaren presentzia, eta hori soilik, saihesteko propio egina dela agerrarazten. Nafarroako Auzitegi Administratiboak (TAN) sinbolo frankistak kentzeko agindu zuen, baina Iruñeko alkate Yolanda Barcinari ebazpen hori ez bide zaio bidezkoa eta helegitea aurkezteko asmoa du, hartarako, gainera, diru publikoa erabilita. Nafarroan hainbeste sufrimendu erein zuten askoren izenek, hainbeste heriotza eta ikara eragin zuen erregimen haren sinbologiak Barcinaren errespetua merezi dute. Bitartean, Zizurkilen herriko bi seme hilen izenak bi plazatatik kenarazi dituzte. Beren herrian gehienen maitasuna zutenei oroigarria kendu diete, zizurkildar gehienen aukera politikoa debekatu izanaz baliatuta. Batzuek baztertu egiten dituzte balio demokratikoen izenean, eta balio horien kontrakoa ordezkatzen dutenak, hala nola Barcina eta bere alderdia, gonbidatu egiten dituzte «demokraten» klub bitxi horretara.