- Sexu erasoa salatzeko kontzentrazioa egin dute Hernanin
- Pasa den ostiralean hiru urteko haur bati sexu erasoa egitea leporatuta haur hezkuntzako irakasle bat atzeman zuen Ertzaintzak Hernanin.
- Berria, 2009-06-19
Atzoko bilkuran, Hernaniko Udalak erasoaren aurkako adierazpena onartu zuen.
Pasa den ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezkoa, eta behin deklarazioa hartuta eta haren aurkako frogak aztertuta igandean Martuteneko (Donostia) espetxean sartu zuten. Sexu eraso larrien delitua egozten zaio, eta horrenbestez, errudun dela frogatzen bada gehienez hamar urteko kartzela zigorra jaso lezake.
Haurraren gurasoek ezarri zuten atxilotuaren aurkako salaketa pasa den ostiralean. Medikuak adintxikikoari egindako frogak aurkeztu zituzten gurasoek Ertzaintzan.
No comments:
Post a Comment