2006/09/13

> Berria: Elkartasuna > EHGAM ETA BESTE 34 ERAGILE AGERTU DIRA ZUBIETAKO MAKROESPETXEAREN AURKA

  • 35 eragile agertu dira Zubietako makroespetxearen aurka
  • Eusko Legebiltzarra makroespetxeak eraikitzearen aurka azaldu zenez, erabaki hori errespetatzea eskatu dute
  • Irutxuloko HITZA, 2006-09-13 # Eluska Ugalde

Makroespetxeen Aurkako Plataformak Zubieta eta Langraitzen makroespetxeak eraikitzearen aurkako manifestua aurkeztu zuten ekainean, eta atzo, orain arte lortutako atxikimenduen berri eman zuten. Orain arte 40 talderen babesa lortu dute; tartean, sindikatu, elkarte eta alderdi politikoak daude. Hala ere, atxikimendu gehiago lortu nahi dituztela esan zuen Xabier Garate plataformako bozeramaileak. Espainiako Gobernuak espetxeen plana aurkeztu zuen iaz, eta bertan, Martuteneko espetxearen ordez, Zubietan beste bat erakiko dutela dio. Makroespetxeen Aurkako Plataformak proiektuaren irizpide eta argitasuna faltarengatik kezka azaldu du. Plataformako kideen ustez, horrelako proiektuak ez dituzte presoen onerako egiten, baizik eta, Zubietakoaren kasuan bezala, «hirigintza interesengatik». Gainera, «preso gutxiago egon daitezen baldintzak bilatu beharrean, zigorpean mantentzearen aldeko apustua egin du Espainiako Gobernuak», plataformakoen iritziz.

Zubietako makroespetxearen aurka ez ezik, makroepetxe guztien aurka daudela esan zuten, eta ildo horretan Eusko Legebiltzarrak 2006ko otsailean, gehiengoz, makroespetxeak eraikitzearen aurka hartutako erabakiak errespetatzea eskatu dute.

Azkenik, zubietarren iritzia ez dela kontuan hartu salatu zuten.

Atxikimenduak » Datozen hilabeteetan gizartean babes gehiago bilatu nahi duten arren, Makroespetxeen Aurkako Plataformak jasotako talde eta erakundeen atxikimenduen berri eman du. Hona hemen elkarteen zerrenda.

Elkarteak: -Gipuzkoako Ihesaren aurkako Elkartea. -Rais. -Arrats. -Askagintza. -Herrigintza. -Drogak Eragindakoen Elkartea. -Zintzilik Irratia. -Hika Aldizkaria. -Tartalo argitaletxea. -AHTaren Aurkako Asanblada. -Elkartzen. -Kale Gorria. -Gaztañoko Auzo Elkartea. -Salaketa. -Gazte Komunistak. -EHGAM. -Loiola Etxea. -Askatasuna. -Animalien Eskubideen Aldeko Elkartea. -Donostiako Plataforma Antitaurinoa. -Apoyo Elkartea. -Presos Galiza. -Bisutegi Elkartea. -Urkoa Fundazioa.
-
Eguzki.

Sindikatuak: -CGTMPN. -Gipuzkoako CNT. -EHNE. -LAB.

Alderdi eta plataforma politikoak: -Baga Boga. -Aralar. -Zubietako Herri Batzarra. -Ezker Batua. -EHAK. -Ezker Abertzalea Talde Parlamentarioa.

No comments: