- Gay eta lesbianen aldarriak Arritxulon
- Ludikotasuna, hausnarketa, festa eta aldarrikapena; guztiak uztartu ditu EHGAMek kanpaldiaren XVII. edizioan
- Oarsoaldeko Hitza, 2006-09-10 # Olatz Mitxelena
Gaueko tabernetako girora mugatuko ez den eskaintza atontzen saiatzen dira kanpaldirako. Atzo, esaterako, tailerrak eta hitzaldiak izan zituzten aukeran. Yoga, masajea, txalaparta, mendi irteerak... Giro lasaiagoa goizean, eta hausnarketa giroa arratsaldean, hitzaldietan.
"Las diferentes caras del machismo" erakusketaren zati bat ere ikusgai zuten, eta, Oiartzunera bisita gidatua egin zuenik ere izan zen. Izan ere, denetarik zen han bildu ziren lagunen artean. Gehienak ingurukoak, baina baita kanpotik etorritako lagunak ere. «Zaragoza eta Valentziatik ere etorri da jendea», esan zuten. Eta datu bat: kanpaldiaren historian, aurten lehen aldiz emakumezkoak izan dira gehiengoa.
'Altxu' gogoan
Ludikotasunak ere tartea izan du kanpaldian. Amaia Zubiriaren kontzertuarekin hasi zen ekitaldi sorta, ostiral gauean, eta atzo gaueko festarako, inguruko jende asko espero zuten. «Aterpetxea osorik bete dugu, eta lagun asko gelditu dira tokirik gabe. Horiek guztiak gaur gaueko festan bilduko zaizkigu». Gauerako, musika, dantza eta bideo emanaldiak antolatu zituzten. Santi Vicente Altxuren omenaldiari buruzkoak, ikusteko zituzten.
No comments:
Post a Comment