- Les-Gay-Trans zine proiekzioak antolatu ditu bigarrengoz EHGAMek
- Gizartea Gaur eta etzi izango dira emanaldiak kulturgunean, 19:30ean hasita; denera, hamar film ikus ahalko dira
- Oarsoaldeko Hitza, 2008-02-08 # Iban Iza
EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak 2. Les-Gay-Trans Zinemaldia antolatu du Errenteria-Oreretan eta Donostian, gaur hasi eta igandea bitarte. Hain zuzen, zinemaldi hau Errenteria-Oreretan hasi eta bukatuko da, Errenteria Hiria Kulturgunean, emanaldi banarekin. Bihar, aldiz, Donostian izango dira proiekzioak.
Bigarren urtez antolatu ditu zine emanaldi hauek EHGAMek, Bilbon egiten den Zinegoak-en jarraipen gisa. Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldia da Zinegoak, eta jaialdiaren bosgarren aldia orain gutxi izan zen, urtarrilaren 21etik 27ra. Hala, Zinegoak-en baitan proiektatu zituzten lanetako batzuk ikus ahal izango dira orain herrian eta Donostian.
Adibidez, gaurko emanaldian proiektatuko dituzten lan guztiak film laburrak dira. Denera, zortzi film labur. Etzi, aldiz, bi film emango dituzte kulturgunean, dokumentalak biak.
Sarrerak, gaurtik
EHGAMeko kideek OARSOALDEKO HITZAri jakinarazi diotenez, emanaldi bakoitzerako sarrerak lau euro balio du. Gaur bertan erosi ahalko dira sarrerak, kulturgunean: 10:00etatik 13:00etara goizean, eta 17:30etik aurrera arratsaldean.
Helburua
EHGAMeko kideak gustura gelditu ziren iaz, ekimenaren lehen aldiarekin. Aurtengo proiekzioetan ere ikusle dezente biltzea espero dute. «Jende guztiarentzako proiekzioak dira; baina, noski, homofoboentzako ez dira zabalik egongo ateak», adierazi dute EHGAMetik.
«Zinemaldiaren helburua da azaltzea gaur eguneko familia ereduak eta gay, lesbiana, bisexual eta transexualon errealitateari buruzko ikuspegi anitzak », erantsi dute.
Estreinaldiak Euskal Herrian
EHGAMeko kideek, halaber, proiekzioetan ikus ahal izango diren lanen «balioa» azpimarratu dute. «Film guztiek gay-les-trans edukiak lantzen dituztenez, era honetako filmak ikusteko aukera ona da; zoritxarrez, zinema komertzialetan ez dituztelako proiektatzen».
Hala, Zinegoak-en ondotik, film hauetako batzuren estreinaldia izango da Euskal Herrian. Halaber, bi euskal zuzendariren lanak ikus ahal izango dira gaur.
- Proiekzioak
- Gaur, ostirala 8
- 'Present perfect'. Zuzendaria: Mikel Rueda (Euskal Herria). Sinopsia: Present perfect-a, orainaldia iraganaren ondorioa bezala deskribatzen duen aditz forma da.
- 'La carta del amigo'. Zuzendaria: Jose Julian Bakedano (Euskal Herria). Sinopsia: Preso batek lagun baten gutuna jasoko du. Haien harremanaren gaineko balantzea egiten du bertan. Presoak uko egingo dio gutunari, eta entzun nahi izango lukeena ipintzen duen beste bat imaginatzen du.
- 'Yogurinha borova abduced by Mika'. Laburmetraia.
- 'Kali ma'. Zuzendaria: Somar Chainani (India). Sinopsia: Institutuko klaseko mutil eder batek indiar jatorriko gay gazte bat jipoitzen du. Erasoa jaso duen gaztearen amak mendekua hartuko du King Kong edo Godzilla moduan.
- 'Happenstance'. Zuzendaria: Joyce Draganosky. Sinopsia: adin ertaineko bikote batek bere semea eta honen neska-lagunaren bisita espero du. Amak, neska ikusitakoan modu arraro batean erreakzionatuko du.
- 'What hot guy. ¿Qué tio bueno?'. Zuzendaria: Mary Thompson (India). Sinopsia: hainbeste edatea ez da batere ona, batez ere esnatzerakoan gogora etortzen ez diren gauzak gerta daitezkeelako.
- 'We belong. Pertenecemos'. Zuzendaria: Dean Hamer. Sinopsia: bere ikastetxean dagoen intolerantzia eta fanatismoaren aurka egiten duen landa giroko nerabe ausarta baten istorioa kontatzen du filmak.
- 'Smalltown boy. Chico de pueblo'. Zuzendaria: Moby Longinotto (Erresuma Batua). Sinopsia: David 15 urteko mutiko homosexuala da, eta ez da inoiz gustura sentitu bizi den herrian. Bertakoek ez dute onartzen.
- Etzidamu, igandea 10
- 'La moma'. Zuzendaria: Samuel Sebastian (Espainia). Sinopsia: Castelló hiriko transexual lesbiana baten istorioa kontatzen du.
- 'Fora da lei'. Zuzendaria: Leonor Areal (Portugal). Sinopsia: Teresa eta Lena Portugalgo bi emakume lesbiana dira. 2005ean ezkontzen saiatu ziren, haien herriko legeei aurka eginez.
No comments:
Post a Comment