- Emakumeak prostituziora behartzeagatik zazpi lagun atxilotu dituzte Ezkio-Itsasoko klub batean
- Engainatuta ekarri eta klubetik irteten ez zietela uzten dio poliziak
- Goierriko Hitza, 2007-11-26
Ezkio-Itsasoko klub batean emakumeak Brasildik engainatuta ekarri eta prostituziora behartzen zituztelakoan sare bateko zazpi kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Zenbait emakume atzerritar egoera irregularrean zeudela atzeman dute, eta engainuen bidez prostituzioan aritzera behartzen zituztela adierazi. Guztira 10 dira atxilotuak, zazpi Ezkio-Itsason bertan, eta Donostian, Iruñean eta Quintana de
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak gaur argitu duenez, Brasildik ekartzen zituen ustezko sareak emakumezkoak, lan munduan sartuko zituztela hitz emanda. Hala ere, prostituzioan aritzera behartzen zituzten behin helmugara iritsitakoan, bidaia-txartelaren balioa ordainaraziz. Ordaindu beharrekoa 6.000 eurora irits zitekeen, txartelaren berezko balioa baino hiru aldiz gehiago. Zenbait kasutan prostituzioko beste klub batzuetara "saltzen" zituzten emakumeak, "sareko arduradunei etekin ekonomikoa emateko helburu bakarrarekin", aipatu dute polizia iturriek. Ezkio-Itsasoko klubean egotera behartzen zituzten emakumeak, irteteko edo alde egiteko aukerarik utzi gabe.
Ikerketa irailean hasi zuen Espainiako Poliziak, Ezkio-Itsasoko klub batean emakumezkoak egoera irregularrean zeudela ikusita. Urrian antzeko egoera bizi izandako beste emakume batzuen testigantzekin identifikatu ahal izan zituzten sareko kideak. Atxilotutako hamar lagunetatik zazpik Espainiako hiritartasuna dute, bi argentinarrak dira eta beste bat brasildarra. Justiziak hiru lagun kartzelan sarrarazi ditu, lauri fidantzapeko askatasuna eman die, eta hiru kargurik gabe libre geratu dira.
No comments:
Post a Comment