- 'Familiak mila kolore' euskarri berrietara eraman dute Pirritx eta Porrotxek
- Bina CD-Rom eta puzzletan bildu dituzte ipuinak, material osagarri ugarirekin batera
- El Diario Vasco, 2007-11-08 # N. Azurmendi · DV · Donostia
CD-Romak eta puzzleak
Elkarrekin eta neska-mutiko ugari tartean zirela aurkeztu zituzten proiektuari atxikitako azken euskarriak: bi CD-Rom eta beste horrenbeste puzzle. Hiru urtetik aurrerako haurrei zuzendutako CD-Romek osagai ugari dituzte: eskolan erabiltzeko egokia izan daitekeen bideoa eta bideoklip bana (Mari Motots eta Maite Zaitut, hurrenez hurren); hiruna ipuin bizidun, liburuetako marrazkiekin (CD batean Arrantzan, Herriko postariak eta Gorka konpontzailea; bestean Nerearen argazki-albuma, Tiderrekin tea hartzen eta Agur, Pakito!); jokoak (margotzekoak, labirintoak, puzzleak, memoria-jokoa eta idazketa-txokoa) eta musika (zortzi kanta, aukeran), jolasten edo ipuinak ikusi bitartean entzuteko. Elkarrek argitaratu ditu CD-Romak, eta 25 eurotan saltzen da bakoitza.
Proiektua itxitzat jo badaiteke ere, elkarlanerako espiritua ez zaie itzali parte-hartzaileei. Eta hasierako aldarrikapenari eusten diote, irmo; «Era askotako familiak daude, eta guretzat denak dira familiak, maitasunak lotzen dituelako, eta maitasuna delako familiak egiten dituena, odolezko loturen gainetik, aurrejuzgu moral, sozial edo bestelako kontsiderazioen gainetik».
No comments:
Post a Comment