2006/03/01

> Elkarrizketa: KEPA GALLEGO > "AKTOREAK IDAZLE BILAKATZEN BAGARA, ZEOZER GERTATZEN DA"

  • Kepa Gallego, VI Serantes Antzerki Sarien Irabazlea
  • "Aktoreak idazle bilakatzen bagara, zeozer gertatzen da"
  • Idazle, zuzendari, maisu edota bikoztaile lanetan jardun izan duen arren, Kepa Gallego antzezlea dela azpimarratzen du behin eta berriz. Halere, “oxigeno bila” eszenatik aldendu den urte honetan, Serantes Antzerki Saria irabazi du euskera sailean “Eingo al deu?” komediarekin
  • Artez, 2006-03-01, 107. alea # Borja Relaño

Horra idatzi dituzun zenbait lan: Eingo al deu?, Saló de chat o la ciberlujuria, sexua.org.asmoa, Salir del armario, Desamores... obsesiorik bai?

Ez, beharra da. Txortan egiten ez dugunok, zeozertan eman behar dugu denbora eta niri idaztea sartu zait buruan. Egunen batean zorte handiagoa izanez gero, idazteari utziko diot. Seriotan, gai dibertigarria dela deritzot eta, ni kafe-teatroan hezi naizenez, friboloa ez den gaia friboltasunez tratatzea gustatzen zait.

Orduan, zure lanetan, sexua bidea ala helmuga da?

Bidea, beti. Euskaldunon gabezietaz ari naiz, egotzi diguten topikoei barre eginez, hauek egiaren zerbait dutela kontutan izanda. Oso komenigarria da norberaren buruaz hitz egitea, eta euskaldunok joera gutxi daukagu, nahiko transzendente izaten baikara. Esate baterako, ‘Salir del armario’ aurreko antzezlanean ironia handiz eginiko kritika sakona agertzen zen, kontu honen aurrean batzuk zein besteek izan ohi ditugun konportamenduak azaleraziz. Ironia ideologia egiteko tresna egokia dela deritzot. Maneiatzen dudan kabaret eta fartsa klabeetaz baliatuz nire pentsamoldea agertu izan ohi dut.

Antzerki zein telebistan, denetarik egin duzu. Zelan ikusten duzu zure burua?
Aktorea naiz, duda barik. Gertatzen dana da, herri eta ofizio honetan zelan edo hala bizirauteko denetarik egin behar dela. Euskal aktore gehienak Madrilen bizi dira dagoeneko.

Ba al dago, hortaz, euskal antzerkirik?
Galdera, nire ustez, honako hau litzateke: euskal antzerkia izatekotan nori inporta zaio? Kartelerari begirada bat botatzearekin nahikoa da egoeraren berri izateko. Hamlet eta La Tempestad egin behar ditu Arriagak, eta antzoki publikoa izanda euskeraz ere zeozer egin beharko luke. Euskara muntaia txikietarako erabiltzen da, antzerki herrikoian, merkeak diren antzezlanetan...

Idazterakoan kontutan izaten duzu hori?
Kontua da ni ez naizela teatro idazlea, argi gera dadila. Aktorea naiz, eta ondorioz, idazten ditudanak eszenaratzeko asmatuta daude. ‘Eingo al deu?’ hau gure muga guztiak aintzat hartuta sortu nuen. Ezin da hogei antzezleentzako antzezlana idatzi, antzerkia egiteko dirua behar delako.

Pesimista zaude. Hori al da azken urtean antzerkia utzi eta irakaskuntzara bueltatu izanaren arrazoia?
Hogeita bat urtez izan naiz antzerkia egiten eta borroka horretan egoteaz nekatu xamar sentitzen nintzen. Euskal Herrian antzezlea beti dago zerotik hasten eta hori oso neketsua da. Haize pixkat behar nuen, burua freskatu eta atsedena hartu ondoren, indarrez bueltatzeko.

Santurtziko deialdiaren oinarrietan saritutako antzezlana taularatzeko aukera paregabea ematen du. Horrekin bueltatzeko asmorik duzu?
Aukera badago eta prozesua martxan dago. Halere, nahiz eta antzezlanean mutil bat agertu, ez nintzateke ni izango. Idatzi nuenean estrenatzeko asmoarekin eta izen-abizenak dituen lantalde batean pentsatuz egin nuen, baina egitasmoa bertan behera gelditu zen. Zerbait gertatzen da herri honetan aktoreak idazle bilakatzen garenean. Zerbait gertatzen da idazleek antzerkia idazten ez dutenean. Eta hasierara bueltatzen gara. Ez dago industriarik, militantziaz eginiko lana da eta jendea nekatu egin ohi da.

‘Eingo al deu?’ euskeraz soilik antzezteko idatzita dago eta euskal kulturako izen handiei egindako omenaldiz josita. Erderazko bertsiorik egongo ote da?
Euskeraz sortutakoa da eta itzuli ezina. Moldaketa sakona beharko luke. Badaude bai, bestalde, keinu batzuk, hala nola, Andu Lertxundiri, berarekin lan egin dudalako eta miresten dudalako, edota Goenkaleri, gigoigile eta zuzendari jardun izan baitut zenbait urtez, edota antzezlanaren azpituluan, non ‘Koltxoi guztien gainetik, izara guztien azpitik’ dioen. Geure kulturaz ere sanoki barre egin dezakegu.

2004/07/22

> Elkarrizketa: Imanol Alvarez · EHGAM > "GEHIENAK ARMAIRU BARRUAN DAGOZ ORAINDINO"

  • Imanol Alvarez (EHGAM): "Gehienak armairu barruan dagoz oraindino"
  • Bizkaie!, 64. zbk., 2004-07-22 # Koldo Isusi Zuazo
  • ESTEKA


EHGAM, Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua azken urteotan mugarik bako sexualidadearen alde eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideen aldeko burrukan dabilen alkartea da eta bide horretan aurrera pausuak izan diran arren, gauza asko dagoz egiteko. Bagilaren 28a gay eta lesbianen nazinoarteko eguna, aldarrikapenetarako eguna be bada eta atxaki honegaz gaia jorratzea erabagi dogu.


EHGAM alkartearen sortzaileetakoa izan zan Imanol Alvarez eta orduko eta gaurko egoerearen ganeko analisia egingo dogu bere laguntzinoagaz.


1. Gay, lesbiana eta transexualakazko jarreratan, orain 25-30 urteko euskal gizarteak ez eukan zerikusirik gaurkoagaz. Zelan gogoratzen dozuz orduko egoerea eta EHGAM abiarazoteko prozesua?

Kontuan hartu Franco hil barria zala eta hori lagungarria izan zan guretzako ze sasoi haretan gizartean sekulako gogoa egoan zeozer egiteko, aldaketarako eta dana hankaz gora ipinteko gogoa. Dana dala, orduko gizartea, besteak beste oso matxistea zan, erlijinoagaz oso lotuta egoan eta nik benetan gatx ikusten neban gay mobimentua sortzea. Azkenean, pentsetan nebana baino errezagoa izan zan EHGAM abiarazotea, momentuko korronteak eroan gintuan eta 76ko amaieran egin genduan jentaurreko aurkezpena.


Dana dala, gaur egun oraindino tabua dala kontuan hartuta, atara kontuak orain 30 bat urte; homosexualidadeaz ez zan berbarik be egiten eta oso diskriminatzaileak ziran legeak egozan indarrean, bat aitatzearren: Gizarte-Arriskutasun Legea; horren arabera, homosexualidadea zigortuta egoan.


2. Gizartearen matxismoaren eta jokera sexual zehatzen kontrako jarreratan aurrera egiteko zerenbesteko garrantzia dauka edukazinoak?

Askatasunaren aldeko edukazinoa ezinbestekoa da. Gure kanpainatan sarri esan dogu edukazinoa dala bidea eta barriro dinotsut legeak inportanteak dirala baina horreek baino inportanteagoa dala gizartea bera, ze jentegaz bizi gara. Tolerantzia berbea be ondo dago baina beste zapalketa modu bat izan daiteke, ondokoari lepoaren gainetik begiratzen deutsagunean eta norberarena zuzena eta inorena okerra dala pentsetan dogunean. Tolerantzia bai baina errespetuan eta gizartearen aniztasunean oinarrituz, era horretako edukazinoa da behar doguna, azken baten, gizartea askotarikoa dalako. Aniztasun hori eskola liburuetan be aldatzen joan behar ze gaur egun aita, ama seme-alabak eredua ez da bakarra; Eustaten inkesta baten arabera, EAEn familien % 60 ez dira familia tradizionalak, monoparentalak, bi ama edo bi aitak osotutakoak baino. Irakasleak eurak be ez dagoz preparauta egoera barrian behar egiteko.


3. EHGAM alkartea ideologia jakin batekoa dala entzun da sarri. Zeintzuk dira alkartearen berezitasunak eta desbardintasunak beste gay talde batzuekaz?

Bai, etiketa asko jarri izan deuskue eta gehien entzun dana HBkoak garala; Jakina, EHGAMak bere ideologia dauka eta euki behar dau ganera; sexu-jokera homosexualeko lagunak biltzea, gure eskubideen alde eta diskriminazinoaren kontra egitea eta gizartea aldatzea dira gure egitekoak eta ez, ostera, makrame ikastaroak antolatzea, egin geinkez holakoak baina hori ez da helburua. Beraz, badago bai zeozelako ideologia, danon arteko biltzarretan erabagitakoa: ezkertiarrak gara termino politiko arruntetan esanda eta Euskal Herrikoak; sorreran erabagi genduan Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua izatea, izenaren berba bakotxari bere esangurea emonaz. Edozelan be, guk ez deutsagu inoiz inori itaundu nori emoten deutson botoa, emoten badeutso be. Alderdi askotako militanteak dagoz gure artean.


Alkarteen arteko desbardintasunei jagokenez, danok daukaguz amankomuneko gauzak; eskubideen defentsan, jokera sexualengaitiko diskriminazinoaren kontra eta homofobiaren kontra berbarako bat gatoz; hortik aurrera, batzuk ez dabe besterik planteetan, eta gizartean lekutxua eukitea nahikoa da eurentzat; guk, barriz, gizarte libreago bat gura dogu, hau utopia izan daiteken arren.


4. Azken urteotan aurrera pausuak izan dira baina atzera pausuak be bai, batez be, politiko batzuen jarrera eta erabagiengaitik.

Gai zehatz honetan, gizartea oso astiro aldatzen da baina nire ustez beti doa aurrera. Alkartearen 27 urteotan gizartea eta legeak aurrera joan dira beti sexualidadearen aniztasunaren onarpen prozesuari jagokonean; legeak gizartearen atzetik datozela esaten da askotan eta kasu honetan bai baina ez esango neuke; Nafarroan berbarako pasau izan da parlamentuak Bikoteen Legea onartzea eta UPNk, barriz, inpugnazinoa aurkeztea; ez ahaztu, gitxiengo horrek gehiengoa eukala Madrilen. Arazoa hor dago, gitxiengo egoera horretan geratzen diranak gero eta gogorrago jokatzen dabela baita eleizeak be, burrukea galduta ikusten dabelako zeozelan. Beste arlo batzuetan segurutik ez baina gai honetan Madrilen sozialistak gobernuan egotea positiboa izango dalakoan nago.


5. Besteak beste, Zigor Kodean homofobia delitutzat hartzea eta Egitatezko Bikoteen Legea aurrera pausuak izan dira. Momentu honetan zeintzuk dira erronkak?

Lege aldetik oso gauza gitxi falta dira aldatzeko, besteak beste, Atzerritartasunaren Legea; hori bai, Kode Zibila Madrilen aldatu behar da ze hor aldatzen ez dan bitartean lehen aitatutako kontraesanak, inpugnazinoak eta era horretakoak etorriko dira. Inportanteena ez da legea aldatzea gizartearen inplikazinoa eta onarpena gero eta handiagoa izatea baino. Gaur egun, inkesten arabera, euskal gizartearen % 99k onartzen dau homosexualak edozein persona lakoak dirala; horreetatik batzuk guzurra esango dabe, jakina, holan pentsau ez arren, politikoki zuzena dalako. Errealidadea, barriz, gordinagoa da ze aldaketak ez jakuz gustetan edo kosta egiten jaku aldatzea; egun batetik bestera eta urte batzuetan be ezinezkoa da persona bat homofobo izatetik edozein sexualidade onartzera pasetea. Egoerea ez dago normalduta gizartean.


6. Ezkontza zibila ez eze, ezkontza erlijiosoa be eskatzen dabe gay eta lesbiana katolikuek...
Bai, sano errespetugarria da eskabide hori gure artean gehienak laikoak izanda, ezkontza zibilaren alde egiten badogu be. EHGAMak ez dau sekula hartu-emon onik izan erlijinoagaz eta gitxiago Eleiza katolikuagaz. Alkartearen barruan oso katoliku gitxi egon dira eta ez dakit orain dagozan ala ez. Eleizeak gai honetaz erabilten dituan berbak mingarriak izaten dira eta gu erantzuten ahalegintzen gara; igaz, bigarren aldiz Eleizeari (Hego Euskal Herriko lau gotzaiei) emon geuntson Trapuzko Abarketa Saria eta aurten, Eleizea barriro hautagaien artean egon bada be, PP eta UPNri emotea erabagi dogu euren jarreragaitik.


Gobernu desbardinei eskatu izan deutsegu legea aplikauta Eleiza katolikua eta beste eleiza batzuk legez kanpo ixteko ze etenik barik diskriminazinoaren apologia egiten dabe. Hori bai, ez dot ukatuko Eleizeak mesede be egin deutsola gizarteari, berbarako kultura arloan.


7. Homosexualei adopzinoa ukatzeko espeziearen ugalketea eragoztea da gizartearen zati handi baten atxakietako bat.

Gizaki guztion sexualidadea askotarikoa da. Berez, ez dago homosexualik eta heterosexualik, danok gara sexualak. Orduan, bizitzaren gorabeherek eroango gaitue alde batera edo bestera edo bietara. Maila teorikoan eta potentzialki, beraz, personea ez da homosexuala edo heterosexuala, gero praktikan bakotxak aukeratu egiten dau. Gauzak holan, bardintasun mailan pluraltasun hori onartu egin behar dala pentsetan dogu harritu eta harrotu barik, normaltasunik handienagaz. Hori holan balitz tontakeria izango litzateke ugalketea eragotziko litzatekela esatea; ugalketea ez da eragotziko; kontuan hartu historian zehar eta gaur egun be kultura batzuetan homosexualidadea txarto ikusita egon arren, beste batzuetan, barriz, ondo ikusita egon dala eta dagoala eta halan da be espeziea ez da amaitu. Askatasuna eta errespetua dira berba magikoak. Ganera, nik ez deutsat nire buruari inoiz atea zarratu eta ez daukat horretarako asmorik be, nik badakit zer egin dodan baina ez dakit bihar-etzi zer egingo dodan.


Adopzinoen harian, lubakietan geratzen diran banaka batzuei atxaki gitxi geratzen jakez homosexualidadearen kontra egiteko eta umeak jentearen minberatasuna pizteko tresna legez erabilten dabez, besteak beste, gizon bi edo emakume biren eskubideak ondo dagozala baina umeen eskubidek lehentasuna euki behar dabela esanaz. Arrazonamendu tranpa da hori Mayor Orejak esango leuken moduan ze adopzinoetan, jakina, umeak dira kontuan hartu beharrekoak eta umeek maitasuna, giro egokia da behar dabena eta, kasu askotan, bikote homosexuala egokiagoa izan daiteke umearentzat.


8. Sexu-hartu-emonen bidez transmitidutako gatxak aztertu dabez egunotan EHUko udako ikastaroetan eta hor zabaldutako datuen arabera, Estaduan GIB, Giza Inmunoeskasiaren Birusa daben 30.000 lagunek ez dakie birusa daukienik be. Kutsatutakoen % 2 drogazaleak dira, kutsaketen % 20 homosexualen arteko sexu-hartu-emonetan izan dira eta % 55 heterosexualen artekoetan. Zelan baloretan dozuz datuak?

Datu horrek nahikoa fidagarriak dirala esango neuke ze errealidadea islatzen dabe. Hiesa sortu zanean, zehatzago izenik be ez eukanean, jenteak marikoien kontua zala esaten eban eta gay-en minbizia edo bizien arrosa zala zabaldu zan; gay mobimentuen kontrako jarrerea ugaldu egin zan eta Eleiza katolikuak be egoera hori erabili eban gure kontra egiteko eta hasieran birusak mundu horretan gehien jo arren, gero egoerea goitik behera aldatu da.


Bestetik, horrenbeste lagunek birusa daukienik be ez jakitea arazo handia da ze holakoetan nekezago hartzen dira prebentzino neurriak.


9. Oraintsu izentautako Arartekoak, Iñigo Lamarkak salatu izan dau orain gitxira arte emakumeen kontra egin dauan legez, Eleizea homosexualen kontra dagoala eta Aita Santua Ararteko txarra izango litzatekela...

Bat nator Lamarka jn.agaz. Eleizearen kontra gauza asko esan deutsudaz eta hortxe itxiko dogu ze, hasi ezkero papel asko bete beharko zeunkez.


10. Iñigo Lamarka, Gehitu, EAEko Gay eta Lesbianen alkarteko buru ohiaren jokera sexuala kontuan hartuta, Ararteko kargua hartzea positiboa izango ete da gay, lesbiana eta transexualentzat?

Bai. Iñigo Lamarkaren proposamena bera oso positiboa izan da ze horrek esan gura dau bide onetik joan garala; orain urte batzuk pentsaezina zan EAJk holako hautagaia aurkeztea eta orain, ganera, adostasun maila handiagaz izentau dabe. Era anonimoan beti egon badira be, oraintsura arte, kargu publiko batean pentsaezina zan agiriko gay edo lesbiana bat egotea eta, beraz, positiboa izan da. Ganera, Arartekoaren beharra Iñigo Lamarkak ondo beteko dauala pentsetan dot, besteak beste, erakundeetan eta gizarte mobimentuetan esperientzia daukalako eta abokatua dalako.


11. 'Armairutik urtetea' moda-modan dago eta komunikabideetan be jokera homosexualeko aurkezleak ugaldu dira. Hau guztia, positiboa ala kaltegarria ete da?

'Anitzak gara, visibilidad para todos y todas' gure leloetako bat da eta hor mezu bi dagoz: aniztasuna eta ikusgarritasuna. Aniztasunaren kontua behar bezela azaldu dogu lehenago eta ikusgarritasunarena be argi dago, izan be, ikusten ez dana ez dala existitzen pentsetan dogu; beraz, gizartea kontzientziatzeko eta onarpenerako pausuak emon dagiazan ohituratzen joatea oinarrizkoa da, gizarteak ikusi egin behar dau modu naturalean telebistako serietan, kalean edo behar lekuetan era guztietako sexu-jokerak dagozala. Esangura horretan, armairutik urtetearena eta, kasu batzuetan gehiegikerietan jauzi badira be, komunikabideetako histrionikoen ugalketea positiboa dala esango neuke ze gehienak armairu barruan dagoz oraindino.

1983/07/03

> Elkarrizketa: EHGAM > "EZ DUGU PATERNALISMORIK NAHI"

  • EHGAM gay elkartekoei elkarrizketa
  • Ekainaren 28an, «Gay Harrotasunaren Eguna»
  • EHGAM: «Ez dugu paternalismorik nahi»
  • Argia, 1983-07-03 # J. L.
Europa eta Ipar Amerika aldeko gay mugimenduek ezkontzeko eskubidea eta horrelakoak eskatzen omen dituzte baino hemengoak, berriz ez. EHGAMek, izan ere, helburu zabalago eta aurrerakoiago batzuren alde egin du apustu. Guztien aurreko errepresioa nolabait biguindu egin delakoan, gaur egunean dagoen tolerantzi giro hau ez dute oso modu onean hartzen. Guzti honen kontra garrasi egiteko antolatu dute aurten "Gay eguna" eta hori dela eta mintzatu gara EHGAMeko bi adiskiderekin.

ARGIA.- Azken urtetan tradizio bat bihurtu da zuek antolatutako"Gay harrotasunaren eguna". Zein eduki eman nahi diozue egun horri?
EHGAM.- Urtero fetxa berdinetan ospatzen dugu gutxi gorabehera, eta horrek nolabait urteurrenaren zentzua ematen dio. Horretaz gain, beti kanpaina dexente fuerte baten bukaera markatu izan du. Jakina, urtean zehar eta egun hauetaz aparte ere gauzak edo ekintzak antolatzen dira. Baina "Gay harrotasunaren eguna" baino lehenagoko kanpaina hori normalean baino fuerteagoak izaten dira.

A.- Zuek sufritzen duzuen bazterketa kaleratu nahia, agian...
EHGAM.- Ez arazoa kaleratzea batez ere. Egia esan, horretan urte osuan salatzen gara, eta ez dago zergatik egun batetara mugatu behar. Askoz egokiagoa da ikuspegi erreibindikatibo baten azpitik begiratzea. Hau da, egun konkretu bat aprobetxatzen dugu erreibindikazio zehatz batu azpimarratzeko. Zer esango nizuke... "Aberri Eguna" edota "Maiatzaren Lehena" ospatzen den bezalaxe guk beste hau ospatzen dugu, eta horretaz baliatuz urtero erreibindikazio berezi bat ankeratuz.
  • Aurtengo eguna eta erreibindikazioak
A.- Aurtengo aukeratu duzuen konsigna zein izan da?
EHGAM.- "Errepresioa eta tolerantziaren kontra, askapen osoaren alde" nolabait adierazi nahi dugu duela zenbait urtetatik hona begibistako diskriminazio batetatik itxurazko tolerantzia batetara pasa garela. Eta gure irtenbidea ez dagoela ez batetan, ez bestean.

A.- Gero sartuko gara tolerantziaren asunto horrekin. Lehenbizi, oker ez bazaizue iruditzen, diskriminazioa eta bazterketarekin hasiko gara. Esan al daiteke gaur egun benetako zapalkuntza edo bazterketa dagoela homosexualen kontra?
EHGAM.- Ez dago hain agerian, baina piska bat astinduz gero, segituan agertzen dira dutuak. Gure erakundea legalizatu zutenetik, badirudi asunto legalen konponbide bat aurkitu nahi dutela, baina bistan dago lege aldetik oraindik ere -kale mailan zer esanik ez- guztiz baztertuak eta diskriminatuak gauzkatela.

A.- Konkretuki, zein erreibindikazio dituzue lege aldetik?
EHGAM.- Estatu mailako ordezkariak Gobernuko Presidentearekin elkarrizketa izan zutenean, hauexek izan ziren aurkezturiko eskaerak: Gobernuak publikoki Europako Kontseiluak hartutako erabakiak asumitu zitzala, Diskriminazioaren kontrako lege bat ateratzea, fitxa polizialak deuseztea homosexualen kontrako lege guztiak apurtzea, etabar. Elkarrizketa otsailean izan zen eta Ekainaren 28a arte eman genien epea. Gaur egun arte ez dute horietako bater bete. Europako Kontseiluaren erabakiak ez dituzte asumitu, Kodigo Penalaren berriztapenean eskandalo publikoa eta heldugabeen korrupzioaren kontzeptoak mantentzen dira, eta fitxa polizialen gaiari dagokionez argi eta garbi esan ziguten polizia bati fitxak apurtzeko eskatzea eskuak mozteko eskatzea bezalakoa dela.
  • Edonor izan daiteke homosexuala.
A.- Hitzegin dezagun orain aipatu duzuen tolerantzia horretaz. Zein arrisku ikusten dituzue alde horretatik?
EHGAM.- Gertatzen da alderdi horretatik badela jende bat plan paternalista batetan ibiltzen direnak. Kaletik ibiltzen "utzi", egiten digute, eta "konprenitu" egiten gaituzte. Hari horretatik, baliteke egoera aldatua izatea eta -aurrerago esan bezala-azken urteotan ageriko errepresio batetatik tolerantzia batetara pasa gara. "Beno, nirekin sartzen ez diren bitartean", eta antzeko gauzak esan ohi dituzte. Oso eremu zehatz batzutatik ateratzen ez zaren bitartean, egoten uzten dizute... Oso eremu estutan enzerratzen zaituzte. Gainerako jendea "usteltzen" edo "galarazten", has zaitezkeen momentuan, egurra. Itxura demokratikoaren asuntoa. Ametitzen dizute homosexuala izatea, baina ez dute ametitzen edonor izan daitekeela homosexual. Gu hain minoria eta hain baztertua egotea posibilitatzen duten kondizioek hortxe segitzen dute aldatu gabe.

A.- Hezkuntza, bistan da. Puntu honetara helduta, derrigorrezkoa ematen du horretaz mintzatzea.
EHGAM.- Noski, hor oso argi ikusten da arazoa non dagoen. Esate batera, ikastetxeetan ematen den sexualitatea oso bide eta muga estu batzutara bideratua dago. Homosexualitatea aukera eta posibilitate bezala ez da sekula aipatzen. Beraz, haurrei eta gaztetxoei hasera haseratik erakusten zaie bide hori aldez aurretik itxita dagoela. Edo habe esanda, ez duela existitu ere egiten. Haurrei ez zaizkie sexualitate aukera eta alternatiba guztiak eskaintzen. Eta garbi dago legeek eskubidea ematen dutela baina oinarrizkoagoa den hori aldatzen ez bada, jai daukagu.

A.- Beharbada interesgarria izan daiteke zuek kolektibo bezala nola funtzionatzen duzuen jakitea.
EHGAM.- Herri bakoitzeko taldeez gain, herrialdeko asanbladak egoten dira, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan. Eta bestaldetik urtean behin Biltzarrea ospatzen dugu, herrialde guztietakoak bertan bilduz. Gertatzen da gero praktikan askoz funtzionamendu praktizista izaten dugula, egun batetatik besterako egindakoa. Esate batera, derrigorrezkoa izanda debate ideologiko baten falta nabari dugu. Hurrengo egunerako behar diren gauzetaz soilik arduratzen gara, diskriminazioaren kontra egunero eramaten dugun borroka horretaz, baina beste gauza teorikoago batzutaz ez gara sekula arduratzen.
  • Debate ideologikoaren gora beherak
A.- Nondik abiatu behar litzateke debate ideologiko hori?
EHGAM.- Haserako kontua hauxe da: pertsona bat honelako organizazio batetan sartzen denean, hasera batetan, sentimendu antirrepresibo hutsa izaten da, sufritzen duzun zapalkuntza baten kontra erreakzionatu beharra. Baina garbi dago horrek aurrera jo behar duela, momentu batetan superatu egin behar edota -bestela esanda- gaur egun kondizioak daudela bestelako saltsetan sartzeko. Oinarri horretatik ikusi dugu beharra eta posibilitatea debate ideologiko batetan sartzeko.

A.- Esan al zenezakete zein gairen ingurnan mugituko litzatekeen debate hori?
EHGAM.- Hasteko, guk homosexual bezala sexualitatearen zein ikuspegi daukagun, gure sexualitateari buruz konkretuki, eta sexualitateari buruz orokorrean. Eta, ondorioz, hortik sortzen diren hainbat eta hainbat korapilo: matxismoa, prostituzioa, zeloak, bikotea, etabar.

A.- Denborarik edo aukerarik izan al duzue iadanik bide horretan aurrera jotzeko, ala oraindik hastapenetan zaudete?
EHGAM.- Bizkaiko taldekoek askoz aurreratuagoa eta desarrollatuagoa daukate asunto guzti hori, oso gauza interesgarriak irten dira dagoeneko. Gipuzkoan eta Naparroan askoz motelago edo ahulago gabiltza alderdi horretatik. Lehen esan dizudana, eguneroko dinamika horrek janda gaitu.
  • Ghettoak ez dira automarginazioa
A.- Sexualitatearen kontzepzioaz eta, zergatik ez diguzue apur bat gehiago kontatzen zer konklusiotara iritxi zareten? Konklusioren batetara iritsi bazarete...
EHGAM.- Beno, bai. Gure III. Biltzarrean debatitu ziren ponentzia batzu eta erabaki bezala edo atera zena hortxe dago eztabaidarako material gisa. Esate batera, sexualitatearen kontzepzioaz kontzepto orokorrago baten atzetik goaz, hau da, gu ez gara homosexualak bakarrik geure sexu bereko pertsonekin erlazio sexualak ditugulako. Guk uste dugu sexualitateak mila alderdi dituela, eta den denak hor nonbait azpian daudela egunen batetan azaldu daitezkeelarik. Orduan, gure ustez lortu behar dugu halako zabaltasun bat manifesta daitekeen sexualitate modu horri uko ez egiteko. Hor daude, bestela, homosexualitatea baino zapalduago dauden beste sexualitate forma batzu. Arazoa globalagoa da guretzat.

A.- Gizartearen barruan, homosexualen artean organizaturik zaudetenok alde bat osatzen duzue, baina gero beste aldea dago, organizatu gabekoena eta ondorio gisa ghettoen gaia. Pentsa liteke itxuraz homosexualak berak direla beren burua baztertzen dutenak ghettoetara joanez, ezta?
EHGAM.- Niri planteiamendu hori ez zait egokia iruditzen. Ez dago esaterik homosexualak ghettoa aukeratzen duenik. Hara baldin badoa egoera baten ondorioz da, eta ez bere borondate hutsez. Gertatzen da gaur egun ezin dela kaletik normal normal paseatu homosexual deklaratua baldin bazara. Kasurik txarrenean bortxatu edo egurra ematen dizute, eta kasurik onenean zutaz katxondeatu edo begi arraroz begiratu. Eta gaur egun ere, jendea beldur da, lanpostua galtzeko beldur da, eta inori ez zaio kaletik babuarena egitea gustatzen. Beraz, praktikan ghettoa beharrezkoa bilakatu da. Problema da guk teorian desegoki eta kaltegarri bezala jotzen dugula, baina ikusten dugu praktikan ezinezkoa dela horrekin puskatzea. Esate batera, dudarik ez dago ghettoetan beldurrak eta lotsak desegin egiten direla.
  • Gay Mugimendua errepresentatiboa da
A.- Giro homosexualaren barnean nola ikusten zaituzte organizatu gabe daudenek?
EHGAM.- Denetatik dago. Batzuk esaten dute politikoegiak garela eta "las rojas" edota "la politicas" deitzen digute, baina niretzat garbi dago kontutan eukitzen gaituztela. Askotan esaten da gay mugimendua ez dela errepresentatiboa, ez dela homosexualen ordezkari egokia. Hori ez da erabateko egia. Numero aldetik garbi dago ezetz, baina zerbait fuertea gertatzen denean (bortxaketaren bat norbait hiltzen dutenean), denak guri begira gelditzen dira ea zer antolatzen dugun itxaroten. Beraz, nolabaiteko ispilua bagara. Alde horretatik guk esaten dugu gure errepresentazioa "ikustezina", dela.

A.- Ghettoen funtzioa zein da, homosexualen biltoki izatea besterik gabe?
EHGAM.- Ez, garbi dago ezetz. Guretzat ghettoen bidez kapitalismoak bide bat aurkitu du alde batetatik homosexualok baztertuta egotea, eta bestetik eskualde komertzial batzu interes ekonomiko batzuren menpe montatzeko. Alde horretatik, garbi dago lehen esan duguna, hau da, ghettoa guztiz kaltegarria dela guk nahi dugun askapen horretarako, baina bestaldetik kontraesana dago: inori ez zaio ghettoa gustatzen baina hara joan behar zeure modura ibili ahal izateko.

A.- Bukatzeko, balantze moduko galdera bat egin nahi nizueke. Martxan zabiltzaten urte hauetan nabaritu al duzue aurrerapenik edo zuen borrokak zerbaiterako balio izan duela?
EHGAM.- Kostata aurkitu daitezke aurrerapen handiak, baina pausuak behintzat eman ditugu, eta kalean ere antzeman daitezke aztarna batzu. Esate batera, zenbait ikastetxe eta institutotatik deitu izan digute hitzaldiak ematera joateko, ikasleen beraien iniziatibaz. Horrek kristoren poza ematen digu, baita beste denboraldi batetarako kemena ere. Dudarik ez izan oraingoz behintzat ez dugula etsitzeko asmorik.

1979/10/14

> Elkarrizketa: Pepe Ocaña > BIZI ETA ONGI PASA

  • Pepe Ocañari elkarrizketa. Ocaña: bizi eta ongi pasa
  • "Roilo sesuala da azken finean inportanteena, neretzat bai behintzat". "Nire benetako ezkerra gustatzen zait, ezker indartsua eta neretzat hauk anarkistak dira". "Jaztea eta pintatzea pose bat badira, batzuentzat bizitza guztia da pose bat." "Nik ez dut behar inork liberatzea, ni ez naiz Sección Femeninakoa".
  • Zeruko Argia, 847. zenb., 1979-10-14 # L. Auzmendi
Buruan Charloten kapela, bizkarrean eta gerrian, pañueloa, eskuan bastoi bat eta lepoan koilare bat daramatza. «Ai neska, mutil hori ze ona dagoen, herri honetan mutil ederrak daude baina mentalitate hestua dutenak. Dena dela niri herri hau asko gustatzen zait.» Horrela hitzegiten zuena, Pepe Ocaña da. Donostiako Zine Festibalaren azken egunetan agertu zen hemendik eta bere grazia han hemenka erakutsiz bat baino gehiagori une alaiak pasarazi zizkion.

Hitz jario izugarria du eta bere izaera, homosesual izaera inongo konplexurik gabe agertzen digu.

Z.A. Euskal Herrian zenbat aldiz egon zara?
- Azkeneko aldiz iaz etorri nintzen, Iruiñean poliziak atakatu zuenean han nengoen. Noski San Ferminetan izan zen baina ez zen gogoratzen. Lau bat urte etorri gabe eta gogo handiz etorri nintzen.

Z.A. Eta lagun asko al duzu hemen?
- Bai, dexente, nik zenbait euskaldun progre ezagutzen dut, modernoak direnak, pintore eta horrelako jendea.

Z.A. Eta zer iruditzen zaizu gure herri hau?
- Nirekin hemen, beti oso atsegina izan da jendea, oso ondo pasatu dut. Dena dela ikusten da herri izorratu bat dela, egur asko eman diote eta normala da horrela egotea.

Homosesualei dagokienez nahiko zapuztua dago; neri adibidez, ez zaizkit batere gustatzen zer diren agertzeko hemendik Barcelonara joaten direnak. Hemen arazo politikoa oso bortitza denez, behar bada beste arazoak ez dira hain garrantzizkoak izango; baina garrantzia badute, bai eta ez, zeren roilo sesuala da azken finean inportanteena, neretzat bai behintzat. Bueno, inportanteena, gero roilo politikoan sartuko bazina...

Zu egun guztian libertateaz mintzatzen arituko bazina eta gero pertsona bati bere roilo sesualean ez bazenio askatasunik utziko eta politiko bat homosesuala dela jakingo balute, seguro mundua eroriko litzaiokeela. Hor duzu PSOE eta Peces Barbaren kasua.

Z.A. Egia da, hemen kasu honetan aurkfitzen direnak ez dira diren bezala agertzen, baina uste duzu arazo pertsonala dela ala gizarte osoarena?
- Euskadin arazo hau beldurgarria da eta dudarik gabe haientzat okerrago, zeren neska!, horrela pasatzen dute. Dudarik gabe arazoa gizartearena da, eman diguten edukazio zikiratuarengatik da.

Z.A. Jendeak zen penteatzen du zuetaz, homosesualetaz?
- Jenrleak uste du homosesuala taberna sofistikatuetako jendea dela eta moda eta horrelako gauzetan bakarrik pentsatzen dutela. Nik uste dut maitasuna gizon batekin egitea emakume batekin egitea bezala dela eta iruditzen zait homosesualetaz eta homosesual ez direnetaz ez dagoela hitzegiterik, baizik eta, maitasuna egin eta bizi nahi dutenetaz hitzegin behar dela, hau baita munduko gauzarik inportanteena.

Z.A. Zer iritzi duzu Homosesualen Askatasunaren aldeko Frenteetaz?
- Ni asko izorratzen nau Askatasunaren aldeko Frente hauetako bat gizarteak onar dezan Gobernuak legeztatzeko eskatzeak. Baina bueno! Zer legeztatu behar da? Adi ezazu, zer gertatzen da; nik ez dut homosesual bezala legalizatu nahi, ni lurrean arrazoitzen duen bat bezala naiz, nik ez dut behar inork liberatzea, ni ez naiz Sección Femeninakoa.

Z.A. Baina talde horieteko jendearekin harramanak izango dituzu, ez?
- Ez, begira, niri gustatzen zaizkidanak Colectivo GAYkoak dira, liberalak, anarkistak. Hauk dira liberatuen daudenak eta buruan roilo txar gutxien dituztenak. Zuk egiten duzu manifestapen bat eta travestiak ez daitezela sar esaten duzu. Adi ezazu neska, eta gero gainera zera esaten dizue: hauk sartuko balira imagina txarra emango luketeela. Jendea itxurarengatik zenbait kezkatzen den; zoratuak daude honekin.

Z.A. Zuk noiz eta non hautsi zenuen lehenagoko biziarekin?
- Ni Andaluziatik irten nintzenean aldatu nintzen. Catalunia, Barcelonan liberatzen ez bazara lerdo bat zarelako da. Andaluzian eduki nituen arazoak; ni bezalako pertsona batek herri txiki batetan bizitzeak suposatzen dituenak izan nituen; orain oso popularra naizenez onartzen naute, baina eder hori! ikusiko genuke bestela izan balitz. Cataluinan berriz askatasun gehiago eduki nuen, ez catalanengandik, baizik hiri kosmopolita batean dena irekia dagoelako.

Z.A. Poliziarekin inoiz arazorik izan al duzu?
- Nik? Jo, behin Barcelonan emakume zaharrez jantzita nindoan eta munizipalek lehenengo kalean izugarrizko egurra eman zidaten eta gero Komisarian jarraitu zuten eta gainera munizipalak! Nik gorrotoa diet, ezin ditut ikusi ere egin. Pistola bat edukiko banu..., sentitzen dut baina ez ditut aguantatzen. Espetxean sei egun pasa nuen, baina oso ongi egon nintzen; sartu nintzenean Joglars batekin topatu nuen eta ezin sinesturik geratu zen. Baina izugarria montatu zen, catalanek nerekin oso ongi montatu dute. jendea aulkietatik altxatu eta munizipalei denetatik bota zieten; hau beste kasutan ez da gertatzen.

Z.A. Hain popularra izatera nola iritsi zara?
- Gazte, nere graziarengatik. Ni beti katxondeoan nabil eta Jendeak farre egin behar du; hemen humorea galdua dago.

Ni orain adibidez Santanderren egon naiz pelikula bat egiten eta hango jendea jainkoa baina serioagoa du. Egun batean tipo batek, "tío bueno" esan niolako izugarrizkoak eman zizkidan; marikoiak ez, marikoiak ez esaten hasi zen eta egurtu ninduen, ulertzen nauzu ez? Bukatu eta Donostiara etortzea erabaki nuen eta hemen ez dut inongo arazorik izan; jendea osa ongi portatu da nerekin, ez dakit herrikoia naizelako, nere sinpatiarengatik, denak osa atseginak izan dira. Herri honek tarteka disfrazatzen den jandea behar du; ni askotan disfrazatzen naiz ez baitzait beti berdin ibiltzea gustatzen bainan zera esan nuen: berdin ibil hadi, jendeari farre eginarazi eta bale.

Z.A. Jendeak farre gutxi egiten duela uste al duzu?
- Hemen bai behintzat. Es ke normala da, zuk esango didazu; bihar kale horretan mutil bat hilko balute, jendea beldurturik legoke.

Z.A. Santanderren zer ppelikulatan egin duzu lana?
- Pelikula, "Manderlein" tituiatzen da eta gaia homosesualena da baina ez du erreibindikapen zehatzik planteiatzen; nik pintore baten papera errepresentatzen dut

Z. A. Donostisko zinemaldian egon zara, zer esan dezakezu?
- Ba, oso ongi pasatu dut. Paquita Rico fatxarekin sartu nintzen. Zinemaldiaren antolatzaile baten taberna batetan bilatu nuen. Ordu pare bat egon zen «El día de mi cumpleaños» eta horrelako abestiekin eta nik entzuten dudanean gaixotu egiten naiz, ulertzen didazu ez? Eta non etortzen zaidan esanez: "oi Jesús mi arma que yo no tengo acento andaluz, yo tengo acento inglés". Hau gehiegi izan zen, "lo que tú eres es una asquerosa, gorda, vaca, fascista, o sea que yo me voy de aquí, guapa, anda que te den por el culo a ti y al dueño de este bar" eta aldegin nuen.

Z.A. Baina zibemaldia berez zer iruditu zaizu?
-Badakizu, jaialdi guztiak nahiko tristeak, izan ohi dira, dena diboz betea eta bakoitza bere numeroa egiten; eskerrak dibo trakets bat etorri zenik pixkabat zuzentzea, bestela...

Pelikulei dagokionez, bi bakarrik ikusi ditut, bata Pierre Clementerena eta bestea "Mamá cumplé cien años" Saurarena. Honetan lana egiten duen pertsonai zentralari sari bat eman behar zitzaion, baina Saura espainol zineko mutiko polita... Niri gehien gustatzen zaizkidan direktore espainolak Berlanga eta Buñuel dira, behar bada gustatzen zaizkidan gaiak ikutzen dituztelako. Zinemeldiaren bukaerako jaialdia bai izan zela zozoa, han parte hartu zuten euskaldunek Sección Femeninanoak ziruditen, jende herrikoiagoa ekarri behar zuten.

Z.A. Ikusten denez arazo kulturalak ere kezkatzen zaitu ez?
- Noski, esango didazu maite horrek. Nere kezkarik handiena une honetan pintura da eta ez homosesualitatea; aspaldidanik neure burua onartu, nere bizia bizi eta oso ongi pasatzen dut, eta arazo honegatik kezkatzen direnak beren buruak diren bezala onartzen ez dituztelako da, besteen esanetara datozetako.

Z.A. Pintura gaur ez da oso herrikoia, beraz zuk nola planteiatzen duzu?
- Nik badakit pintura burgesentzat bakarrik egina dagoela, hori garbi dut. Orain erakusketetarako montaje majoak egiten badituzu, herriko jendea ere joaten da eta hauek nahiz eta ez erosi, fenomeno kultural batetan sartzen dira. Noski, jendea moketadun sala batetan, jende serioa duela atean, etabarrekotan ez da sartzen. Nik egiten dudana oso sentziloa da: zaharrak, amabirjinak, herriko jendeak, ferien montajeak, festak, etab... Gauza bat esango dizut, ni ez naiz ezer konpontzera etorri mundura, bizitzera baizik eta oraingoz lortzen dut.

Z.A. Eta nola konpontzen zara ongi bizitzeko?
- Begira, bizia disfrutatuz, batzuetan ez didate uzten, beste batzuetan egurtzen naute, baina tira aurrera, beti aurrera jarraitzea da inportanteena, ez?

Z.A. Esan duzu zuri etzaizula jendeak zuregatik esaten duenaren inportik, baina jendeak zer esaten du?
- Begira, jendea normalean oso hipokrita da eta aurpegira ez dizue ezer esaten. Batzuetan pailaso deitzen didate, baina pailasoa alaia da ez, jendea dibertitzen du! Bueno, tarteka zertxobait inporta zait baina ez gehiegi, ez pentsa. Baina jendea oso..., ez dakit nola deitu. Behin batean Santanderren periodista batek neretzat pintatzea edo emakumez jaztea pose bat zen galdetu zidan, baina hemen zer gertatzen da, batzuentzat bizi guztia izan daiteke pose bat, ez? Nik pintatzen badut gustatzen zaidalako da, ez dakit.

Z.A. Zer planteiamendu daukazu pinturari dagokionez?
- Beno, nik uste dut pinturak pintoreak sentitzen duena agertu behar duela. Nik uste dut pintorea, poeta bezala. ez dela es eskubikoa, ez ezkerrekoa, ez goikoa, ez behekoa, bera da eta bere lana herriari zuzendua egon behar dela, baina zer gertatzen da? Jendeak ez duela ulertzen, zuk marrazki bat erregalatzen duzu hortik eta hautsi egiten dute, honen errua noski edukazioak dauka. Egoera hau gainditzeko uste duk beharrezkoa dela herrietan muralak, etab. margotzea, baina guk lan horretatik jan behar dugunez, kuadroak ere egin behar ditugu, baina kuadro txikiak egin daitezke eta merkeago saldu. Neri gustatuko litzaidake Euskadiko herri txiki batetan nere mural bat margotzea.

Z.A. Zer jende tipo da zure obren erakusketetara joaten dena?
- Jende altua, bajua, sukaldariak, langileak, denetarik. Inaugurazioetarako musika banda bat jartzen dut, jendea bere atzetik dantzaka eta abestika biltzen da, gazpatxo hartzen dugu,..oso ongi pasatzen dugu.

Z.A. Nola ikusten duzu homosesualen artean ematen hasi den desestaltzea?
- Gai hau aldizkariak osoki manipulatzen dute, homosesualak modan baitaude. Batzuetan badirudi jendeak onartzen zaituela baina gezurra da, aurrean altzairuzko barrera bat bezala daukate. Neri gertatu zait, iagun batzuen etxera joan lanera eta gaua han pasa behar nuelako beren ohean etzan eta ez zaie batere gustatu, edo esan dizute nahiko ardoa edateko, baina botilak hutsik ikusi dituztenean... Uste dut gizarteak ez gaituela onartuko.

Z.A. Azken denboraldian taberna asko ireki da homosesualak elkartzeko, zer iruditzen zaizu zuri?
- Neri taberna hauk ez zaizkit batere gustatzen, beldurgarriak iruditzen zaizkik, nik denak erreko nituzke. Bestetik taberna hauetan elkartzen dira marikoi fatxa guztiak eta hauk neretzat pozoina baino okerragoak dira, eskubiak ezkerrak baino gehiago atakatzen baitu. Nik ez dut komunistak esaten zeren Cuban adibidez nola gauden eh? Langileak komunismoarekin: hobeto egon behar badira, nahiago dut ni izorratzea, baina, ez dakit.

Z.A. Beraz komunistak ez zaizkizu gustatzen.
- Ni ez naiz gobernu komunista batean bizi izan baina daudenetan gertatzen dena ikusirik uste dut faszisten dotrina berdintsua dutela.

Z.A. Ez zaude ez eskubiarekin ez ezkerrarekin, beraz non kokatzen zara?
- Ni bizitzarekin nago, jande herritarrarekin, marikoiekin, putekin, etabarrekin nago.

Z.A. Baina jende hori ez da eskubitarra.
- Noski ezetz, ezkertiarrak dira baina ez komunistak, neri ezker ezkerra gustatzen zait, ezker indartsua baina neretzat hauk anarkistak dira, kontuz, nik ez daukat inongo harnetik.

Z.A. Eta zergatik identifikatzen zara anarkistekin?
- Nere bizitzako moduarengatik izango da. Ez daukat ,inongo segurorik, nahiko libre bizi naiz, ez nago inongo lantokian sarturik. Uste dut hau mundu guztiak egin dezakeela.

Z.A. Beraz zer planteiamendu duzu zuk honetan?
- Nik neure montajeak egin nahi ditut, gustatzen zaidan jendearen ondoan bizi eta gehiago ez.

Z.A. Uste duzu neurriren batetan jendea homosesualitateari dagokionez eboluzionatzen doala?
- Bai noski. Duela gutxi nere lagun bat, orain arte gizonezkoekin joaten zen neska da eta orain emakumeekin hasi da, eta esan zidanez lehenago baino gehiago gozatzen omen du; gainera emakumea askoz homosesualagoa da, baina gu baina okerrago dago, askoz erreprimituago. Niri adibidez ezkontza ez -zait batere gustatzen, hori bai negatiboa iruditzen zaidala. Zuk uste al duzu pertsona bati bizi guztian maitatzea posible dela? Gainera hemen dauden mutil ederrekin, ai ama.

Z.A. Hemen esperientzirik eduki al duzu?
- Bai, baina ez zitzaidan asko gustatu, erabat mozkortua nengoen eta ezer ez, gauza onik ez dut izan. Bikin enamoratu naiz, baina ezer ez, ez naute maite.

Z.A. Daramazun biziagatik, jende intelektual edo horrelakoekin harreman asko daukazu, eta langileekin zer?
- Jende interesgarria alde guztietan dago, bakarrik, jende aberatsak edo progreak pose gehiago daukate. Langile eta besteen artean dagoen diferentzia hau da, langileek esan beharrekoa aurpegira esaten dizuela.

Z.A. Zer nahi zenuke Euskal Herritik?
- Ai, zu! euskaldun bat eramatea gustatuko litzaidake, oso onak baitaude, baina ez daitezela hain matxo jarri, zeren barnean denori baidihoakigu roiloa, baina edukazioak burua asko erreprimitu diote.

Hemengo homosesualak denbora pixka bat har dezatela eta libera daitezela, ez utzi Catalunara joaten, jope.

1977/12/04

> Erreportajea: EHGAM > ZOKORATUAK PLAZARA

  • EHGAM-koei elkarrizketa: Zokoratuak plazara
  • Zeruko Argia, 1977-12-04
Plazara Epileptiko, hippi, ezkonge amek, homosesual, gaizkile, prostituta, ijito, eskale, drogazale eta alkoholzale, mutu, gogorrak, tisiko, gizon erakuszale, ipotx, lepradun, sifilidun, albino, anarko, eta emakume oro; baita ere bistan gaitzik ez dutenak bainan, bere bisaz gizarte honetatik bazterurik gelditu direnak: joezin dutenak eta hotzak, izutiak, makalak, pekatariak, izukorrak, zakil txikidunek. Klasezanpatzaileek ezarririko legeekin-sentimentuz edo egitez-bat ez datozen baztertu hauk denak, gizateriaren erdia dira. Lege horik hautsi dituztelako errudun, gaixo edo taradun sentitzen dira. Bakoitza bere nortasun bila: mundu honetan norbera bere lekuaren bila .Eta laister aurkitzen dute:-espetxe, erreformatorio, ospitale, gheto, sanatorio e.a... Leku hauetan diagnostiko bat egin, honen arauera klasifikatu, eta, "sendatu" eta "zuzenduko" balira umil-umil gizartean berriro murgilduko lirateke edo eta betirako bazterturik edo hilik gertatu. (Doctor Manuel G-B).

Zokoratu guzti hauen artean, homosesualak ( nola gizonezko hala emakumezko) izan dira zanpaketa latzena jasan behar izan dutenak. Arazo hontaz, ezjakintasuna ikaragarria da. Erregimenak, berriz, honetara bultzatu gaitu: Homosesual hitzak jende askori farregurea ematen dio.

Gure gizartean fenomeno hau ikuitu ezinezkoa da. Sikiatra jendea ere, kasu batez, arazo hontaz postura okerrak defendatzen aritu izan da; behar bezala ez dutelako ezagutzen edo eta behar bada nola halako erligio-moral kutsu eta heziketagatik.

Haritik zertxobat irtenez, "Homofilia" zer den eta honek homosesualitatearekin zer desberdintasun duen azaltzea egokia litzateke. "Homofilia' ' hitzak, Grekotik itzuliz "antzekoenganako tiramena" esan nahi du. Homosesual hitzak, berriz, "antzekoenganako sesualitatea" edo seso berdineko partsonenganako sesualitatea. Hala ere, eta hitz bi horien desberdintasuna kontutan ukanez, seso berdineko pertsonen arteko harremanei-fisiko harremanetara iritxi daitezke noizbait homofilia edo homofilo deituko diegu. Hitz hauen bidez, orain arte hain gaizki ulertuak eta ikusiak diren homosesualitatea eta homosesual hitzak baztertuko ditugu. Homosesualitatea-homosesual hitzek, persona hori halako gaizkile, gaizkieginak, edo okertu famaz apaintzen dituzte agian, edozein heterosesual baino buru osasun eta oreka hobea eduki ditzake homofilo batek.
  • Heterosesualen klasifikapenaren eskala
Giza sesualitateari buruz egin diren ikasketa serio eskasetatik "Informe KINSEY" da aipagarriaenetarikoa Estatu Batuetako 10.000 lagun txuri artean -- 5.000 gizon, 5.000 emakume -egina dago. Elkarrizketa, txikitatik hasi eta gaur arte hauek eraman duten sesual bizian zentratua dago.

Ikerketa honek, giza sesualitatea izugarri argitzen digu; eta neska-mutilei txikitatik ematen zaien heziketak, bere konportamendu sesualean homifilo edo heterofilo izatea eraman ditzake.

Hona hemen ondoren zientifikoak.

[...]

Bertan, sesualitatearazoaz, bizi garen gizartean izugarrizko errepresioa dagoela, ikus daiteke. Arazo hau era askotan agertzen da. Inkestatutako jendearen emaitzek, hau erakusten dute: ehuneko 50 o gradutako homosesualak dira, ehuneko 46 1 etik 5arte gradutakoak eta ehuneko 6 gradukoak. 3 graduan bisesualak edo anbisesualak sartzen dira.

0 -- Talde honetan, orgasmoan edo kilikadura erotikoan bukatzen diren ukitze fisikorik ez dute egiten eta seso berdinekoenganako sikiko erantzunik ez.dute. Seso desberdinekoen artean egiten dituzte harreman eta erantzun sozio-sesual guztiak.
1 -- Talde honetakoak, harreman homosesualak ustegabean ( kilikadura fisikoaz) egiten dituztenak dira.Beren esperientzi soziosesualak beste sesoarengana zuzendurik doaz.
2 -- Talde honetakoen homosesual esperientzia, ustegabekoa baino hedatuagoa da eta homosesual eragingarriei ongi zehazturiko eraz erantzuten die. Hau, generalki, jende gazte artean ematen da; nahiz eta harreman heterosesualerantz hezketa zuzendurik egon, beste sesokoekin inoiz harremanik eduki ez dutenen artean ematen da hau bereziki.
3 -- Hetero-homosesualaren eskala erdian aurkitzen dira. Harreman psikiko eta esperientzietan nola homosesualak hala heterosesualak agertzen dira; bietan berdin gozatzen dute eta alde batera ala bestera jotzeko nahirik ez dute agertzen.
4 -- Hauk homosesualak dira ; Hala ere tarteka harreman heterosesualak edukitzen dituzte, eta era honetako eragingarriei nahiko ongi erantzuten diete.
5 -- Hemen, bai ekintza eta harremanetan ia osoki homosesualak, direnak sartzen dira. Beste sesokoekin noizbehinkako harremanak dituzte.
6 -- Hemen oso-osoan homosesualak direnak -- esperientzi eta erreazio sikikoetan -- sartzen dira. Ikerketa honetan ikustendugunez, gizarteko ehuneko 50 ek "seso berdina maitatzeko" ahalmena dute, hau da kondizio normaletan sesualitatea beste era batetara ulertzen dute.

Arazo hau garai eta leku desberdinetan aztertua izan da. Adibidez Errusan, Stalin boterera iritxi arte homosesualitatea zilegia, zen. Honek "bizio burgesa" zela esanez debekatu zuen. Espainol Estatuan, erreprimituz kanpo, beti irrigarritzat hartu dute (zineman, etab, arazoa oker planteatuz. "No desearás al vecino del quinto" espainol filma ezin dezakegu ahaz. Hau azken urteetako pelikularik ikusiena izan da eta homosesualaren bihurtzeaz bukatzen da.

Bestetik, Espainol Estatuan, 1970.urteko Abuztuaren 4ko Ley de Peligrosidad y Rehabilitación social delakoa daukagu. Lege honen bitartez, harreman homosesualak egiten dituzten guztiak "arriskutsuak" dira. Ondorio bezala, lau hilabetetik bi urtearteko espetxea jasan dezakete, lau hilabetetik hiru urtearte "Berrezierako" etxeetan sar ditzakete. "Sendakuntza " etxeak. Berebilak gidatzeko eskubidea ken diezaiekete.Leku konkretuetan bizitzera behartu. Eta legalki beste hainbat neurri diskriminagarri batzu ukan ditzakete: multak, bahipenak, etxe kentzeak, etab...

Dena dela, mugimendu erreibindikatibo hazkor bat hasi da Espainol estatuan. Lehen manifestaldi publikoa Barcelonan egin zen, zer esanik ere eman zuen. Erakundeen sortzeak ere aurrera jarraitu du. Hona hemen batzu:

-- Agrupación mercurio para la liberación homosexual (Madrid)
-- F.A.G.G. Front d 'Alliberamant Gai de Catalunya
-- F.A.G.I. Front d'Alliberamant Gai de les Illes.
-- F.A.H.P.V. Front d ' Alliberamant Homosexual del Pais Valenciá
-- F.H.A.R. Frente Homosexual de Acción Revolucionaria ( Granada-Madrid)
-- M.D.H. Movimiento Democrático de Homosexuales ( Madrid)
-- M.H.A. Movimiento Homosexual Aragonés.
-- M.L.H. Movimiento de Liberación Homosexual ( Granada)
-- U.D.H. Unión Democrático Homosexual ( Málaga)

eta Euskadin EHGAM ( Euskal Herriko Gai Askapen Mugimendua). Hauek beren "GAY HOTSA" errebistaren lehen zenbakian 25 puntu erreibindikatibo agertzen dituzte. Puntu hauk, batzu homosexualei zuzenean dagozkienak dira, beste batzu emakumeei bereziki eta arazoa zabalean ikusten badugu gizarte osoari. Zenbait lege, ideia edo prejuizio, hobe esan eta ohitura sozial salatzen dute. Eta badute proiekzio politikoa ere. Hauk dirateke, laburki :

-- "Ley de peligrosidad y rehabilitación social" delakoaren deuseztatzea; adin nagusitasuna 16 urtez; emakumearen berdintasuna sail guztietan eta pertsonaren sesual praktikaren ondorioz ezartzen diren diskriminapenen deuseztea. Dibortzioa nahi duten guztientzat eta ezkontzatik kanpoko seme-alaben ("naturales ilegítimos y adulterinos") figura legalen deuseztea.
-- Heziketa sesual egokia, sesualitatea ez birsorkuntzarako bitarteko bakarrik bezala azalduz, atseginerako eta pertsonen arteko komunikaziorako iturri bezala baizik, hetero eta homosesualitatearen artean diskriminapenik egin gabe. Homosesualgatea gaixotasun bezala ez hartzea, ez medikuntzan eta ez heziketan ere. Inolako diskriminapen sozialik ez hornosesualentzat.
-- Venerear eta sesual gaixotasunak Seguritate Sozialak zain ditzala aldez aurretik kanpainak eginez. e.a. Antisorgailuak, e.a. ere Seguritate Sozialaren kontura.
-- Amnistia homosesualentzat. Alderdi politikoek programetan alternatibak eman ditzatela homosesualitateari buruz: "Gure burruka, langile mugimenduak eta nazionalitate zapalduek beren askatasuneruntz daramatenari lotuko bagenio bakarrik, lortuko genituzke haren helburuak".
  • EHGAM Mintzo
-- Homosesualitateaz ulertzen denaren inguruan, zer mugimendu sortu dira?
-- Bi eratakoak daude "eraberrituz" gizartean sartzea nahi dutenak eta, gu geran bezala onhartzen ez gaituen gaurko gizarte honen aldaketa lortu nahi dugunok; estatu mailan talde autonomoetan zatituak gaude. Izaera erreibindikatiboa eta kontzientziatzailea daukagu. Lehenengoak elizak zuzendua daude eta izaera paternalista dute . Katoliko ekintzaileez osatuak daude; Catalunya (Dignitat) eta Valencian mugitzen dira gehienbat.

-- Zer da EHGAM? Noiz sortu zen? Zer lortu nahi du?
-- Urte honen otsailean sortu ginen. Hasieran, elkar ezagutu eta harreman talde bezala sortu genuen. Gaur arte ixilik egon den arazo hontaz herria kontzientziatzeko kalera irten beharra ikusiko genuen eta, martxoan ezagutzera eman ginen. Homosesualak izanik gehienak, askatasun sesualerako talde bat gara; langileri eta nazionalitate zapalduek daramaten burrukarekin lotuz, gure mugak Euskadin daude, gure burruka Euskadik daramanari lotua dago. Mugimendu demokratikoa gara; akordioak asanbladetan hartzen dira. Gure puntu minimoak Platafonna erreibindikatiboan agertzen direnak dira, hau da, gehiengoak hartutako erabakiak errespetatzea.

-- Orain arte, zer egin duzue? Zer oztoporekin aurkitu zarete?
-- Barne debateak hasi ditugu: artikulu eta agirien bidez, prentsan agertu gara. Manifestaldietan parte hartu dugu. Zokoratuen koordinadoran gaude COPEL, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, eta Euskadin dagoen beste GAY talde batekin-hauekin bat egin nahirik gabiltza. Gure helburuetako bat, koordinadora hau finkatzea da. Oztopoak, zenbait komunikabideen ulertezintasunagatik -- guk esandakoa aldrebestuz -- eta beste batzuek ezertxo ere aipatu ez dutelako, sortu zaizkigu. Beste maila batetan, bulego bat irekitzeko izugarrizko oztopoekin aurkitzen gara.

-- Zenbat zarete?
-- Gure zenbakia kulunkaria da. Dena dela, 100 bat lagunen artean talde finko bat lortzen ari gara. Hauetatik, 50 gizon eta beste hainbat emakume gara.

-- Zeintzu dira zuen arazo pertsonal garrantzitsuenak?
-- Homosesualaren nola gizon hala emakume arazorik larriena, homosesualitatearen onhartzea da. Gero famili mailako arazoak datoz: Generalki aitaren aurrean normalean "machista" delako ezkutatu beharra. Bi bizi egin beharra ere arazo handia da. Lanean ez dezatela jakin, "Ley de Peligrosidad" delakoaz kalera zaitzakete; egoera honetaz nagusiak aprobetxatzen dira. Beste maila batzutan ere ezkutuan ibili beharra dago: sindikal mailan, hauzo batzarretan, etab. desprestigiatua gelditzen baitzera. Ikusten duzuenez, bukaera gabeko haria da. Emakumeak bestetik errepresio dobleaz aurkitzen dira: emakume bezala sesualitatea ukatzen zaienez; eta lesbiana bezala, ez dira kontutan hartzen... "Codigo Penal"ak hauetaz ez du hitzegin ere egiten. Nola konpondu esistitzen ez duen arazo bat? Hau egiazkoa da. Adibidez, beren sesualitatea ukatzean, bi emakumek dantza egitea edo eskutik heltzea ez zaio inori arraro egiten. Ikus dezakezuenez, gizonekin ez da berdin gertatzen.

-- Zer iruditzen zaizue trabestismoa?
-- Beste sesokoa dela agertu nahi duenak ez du homosesuala edo homofiloa izan beharrrik. Beste sesokoak sentitzen diren pertsonak dira, eta beren arazoa operazio batetaz konpon daiteke. Baita ere, gizarteak eskaintzen dion papera onhartzen duena homosesua1 dela gerta daiteke. Guk, gizarte, ulertze era hauen aurka erreakzionatzen dugu.

-- Zein da zuen arazoaren hasera?
-- Gure arazoa ez da kromosomikoa; seso era bat gehiago da. Jaiokerako homosesualitateaz ez dugu sinesten, ez eta ere endakatzearena. Gutxiago erreprimitutako gizarte batetan, bisesualitatea askozaz hedatuagoa dagoela gogoan hartu behar dugu.

-- Herrialde sozialistetan, zein da homosesualen egoera?
-- Stalinen ejenplua jarraituz, homosesualitatea erreprimitzen hasi ziren. Gaur, Checoslovaquia eta Polonian 18 urtetik gorakoentzat uzten dute.

-- Eta Europan?
-- Suecia eta Holandan uzten dute . Behar bada Holanda izango da irekiena, baina hau famili krisisaren ondorioa izan daitekeela pentsatzen dugu.

-- Gizonezko prostituziorik ba al dago Euskadin?
-- Gu, prostituzio era guztien aurka gaude, zapalkuntza eta esplotazioaren alderdi bat gehiago delako.Normalki, sesual merkatalgoa, gainsoldata izaten da. Dena dela, homosesual gutxik praktikatzen dute. Gizarte honetan sesualitatea denaren manifestaldi bat gehiago litzateke: salmenta.

-- Zeintzu dira zuen helburu larrienak?
-- Gure ekintzei buruz, gure erakundea Euskadi guztian zabaltzea . Gure helburu politikoak : "Ley de Peligrosidad Social"aren ezereztea (inongo herrialdetan ez dagoen legea) eta Amnistia Orokorra. Bukatzeko, kontaktoan jarri nahi dutenek, zokoratuen koordinadora eta batez ere Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren bitartez lor dezakete. Kontzientziazio maila handia eduki arren, izenak ematen ez dira ausartzen, ez eta aurpegiz argazkiak ateratzea ere.Arrazoiak, argiak dira, espetxera joan daitezke!!