2007/04/25

> Berria: Ekitaldiak > TOM OF FINLANDEN MARRAZKI EROTIKOEN ERAKUSKETA

  • Tom of Finlanden marrazki erotikoen erakusketa
  • Berria, 2007-04-25 # Erredakzioa · Donostia

Tom of Finland artista finlandiarrak eragin handia izan du XX. mendearen amaierako homosexualen kulturan. Haren lanaren inguruko erakusketa antolatu du EHGAM taldeak, eta ikusgai dago Donostiako Kontra aretoan (Manterola 4). Touko Laaksonen zuen benetako izena marrazkilariak. 1920. urtean jaio zen Kaarina hirian, eta Finlandiako basomutilak, arrantzaleak eta kamioi gidariak hartu zituen eredu marrazkietarako. 1973. urterako, oso ezagunak ziren haren marrazkiak nazioarteko gay komunitatean, eta ezagutzen hasi ziren, arte munduan oro har. Tom of Finlanden estiloa, batez ere jean prakak, larruzko jaka eta botak janzten dituen motozale biboteduna, gay-aren arketipo bilakatu zen, 1980ko hasieran. Laaksonenen hainbat lan ditu New Yorkeko (AEB) MOMA museoak, bilduma iraunkorrean.

  • Erakusketa: Tom of Finland
  • Lekua: Kontra aretoan, Donostia
  • Noiz: Apirilaren 30era arte

No comments: