- Sarrigurenen labanaz zauritutako emakumearen senarraren bila dabil Polizia, erasotzailea delakoan
- 45 urteko andrea oso larri dago Nafarroak Ospitalean. Etxean gertatu da erasoa, eta Foruzaingoaren arabera ihes eginda dago.
- Berria, 2008-08-29
Sarrigurenen (Nafarroa) emakume bat laban batez larri zauritu dute gaur goizean. Erasotzailea haren senarra dela uste du Foruzaingoak, eta haren bila dabil. Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute oso larri. Bularrean, bizkarrean eta aurpegian ditu laban zauriak.
Nafarroako Gobernuak emandako azalpenen arabera, goizeko zortzi eta erdiak inguruan 45 urteko emakumea etxeko leihora atera da Sarrigurengo Urederra kalean, eta oihuka laguntza eskatzeari ekin dio. Lekukoen arabera, odoletan zegoen andrea. Hain zuzen ere, gertatutakoaren berri eman diote Sos Nafarroari bizilagunek, eta Eguesibarko udaltzainak eta Foruzaingoa bidali dituzte bertara. Labankadaz zaurituta aurkitu dute emakumea.
56 urteko senarrak, berriz, ihes egin du Ford Fiesta txuri batean. Hain zuzen ere, haren bila dabiltza Foruzaingoa, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila, erasotzailea delakoan.
Senar-emazte horiek hiru seme-alabaren guraso dira. Bizilagun batzuk aipatu dute duela gutxi gizonarengandik banatzeko asmoa adierazi ziela emakumeak.
No comments:
Post a Comment