- Gay eta lesbianen egunaz
- Berria, 2006-06-28 # Joseba Antxustegi · EGIko Aberri Batzordeko kidea
Norbait imajinatzen da, zer-nolako mundua izango litzatekeen, zenbait herritarrek, giza eskubide batzuk urratuta edukiko balituzte ile koloreagatik, begi koloreagatik, duen altueragatik edo bere pisuagatik? Ez, ezta? Beraz zergatik diskriminatzen ditugu beraien sexu joerengatik?
Egon badira elkarte desberdinak, pertsona hauen eskubideengatik borrokatzen dutenak. Aipatu eta azpimarratu elkarte hauen lanagatik izan ez balitz, lortutako guztia eta egungo egoera sinestezinak lirateke; beraz, eskerrik asko! Beraiek izan baitira pixkanaka-pixkanaka, gizartean bakoitzaren joera sexuala normaltzat ikustea lortu dutenak.
Ekainaren 28a, Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna izateaz gain, pertsona guztien sexu askatasunaren aldeko eguna beharko luke izan, eta, aldi berean, eskubide hauek defendatzen lan egiten duten elkarte desberdinak zoriontzeko eguna. Zorionak eta jarraitu horrela.
No comments:
Post a Comment